Metholological approach for landslide analysis in a regional scale. Data collection, susceptibility models and precipitation thresholds.Application in Gipuzkoa province (Basque Country)
- BORNAETXEA ESTELA, TXOMIN
- Orbange Ormaetxea Arenaza Directora
- Ignacio Antigüedad Auzmendi Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 20 de diciembre de 2018
- Paola Reichenbach Presidente/a
- Jesús Angel Uriarte Goti Secretario
- Gerardo Herrera García Vocal
- Massimiliano Alvioli Vocal
- Juan Remondo Tejerina Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Lurraldearen zonazioa lur labainketak jasotzeko aukeren arabera, suszeptibilitate mapen bitartez hain zuzen ere, hauek eragindako kalteak arindu eta mehatxua eta arrisku maila ebaluatu ahal izateko oinarrizko pausoa da. Tesi honek bide-orri baten definizioa aurkezten du, hutsetik abiatuta, lurraldearen suszeptibilitate mapen garapenerako eskala erregionalean. Helburua ikuspegi metodologiko eguneratu bat zehaztea da, prozeduraren pauso bakoitzean hartutako erabakia zientifikoki justifikatuak eta onartua izan daitezen. Hainbat esperimentu eta aplikazio gauzatzeko Gipuzkoako Probintzia hautatu da (1980 km2) . Ezaugarri eta izaera desberdineko hainbat aldagai independente, mota eta iturri desberdineko lur labainketa inbentarioak eta metodo ezagun nahiz metodo berritzaileekin batera ikuspegi desberdinak jorratu dira, azkenean lan honek aurkezten dituen ondorioak lortzeko.Emaitzen arabera, inferentzia geomorfologikoaren beharra azpimarratu daiteke estatistikoki gidatutako arauen arabera aldagai independenteen hautaketa egiterako orduan, hala nola, aldagai kategorikoen transformatzea aldagai jarraietan suszeptibilitate-modeloak garatzerako orduan onuragarria dela ere ondorioztatu da. Gainera, lur labainketen suszeptibilitate modeloak kalibratzeko ikuskatutako eremu efektiboaren erabilera positiboa dela frogatu da, lur labainketen inbentarioa landa lanaren bitartez eskuratu den kasuetan. Bestalde, malda unitateen erabilerak lurralde unitate bezala, ohikoak diren pixel unitateak izan beharrean, landa laneko inbentario batek ezarri dezakeen ziurgabetasuna arintzeko ahalmena erakutsi du.Horretaz gain, lur labainketak gertatzeko beharrezko prezipitazio atalasa definitzeko algoritmo baten aplikazioak ikerketa eremu berberean, aurreikuspenak egiteko beharrezkoa den informazioa erakutsi du, alerta goiztiar sistema baterantz aurreratzen joateko dauden aukerak goraipatuz. // Lurraldearen zonazioa lur labainketak jasotzeko aukeren arabera, suszeptibilitate mapen bitartez hain zuzen ere, hauek eragindako kalteak arindu eta mehatxua eta arrisku maila ebaluatu ahal izateko oinarrizko pausoa da. Tesi honek bide-orri baten definizioa aurkezten du, hutsetik abiatuta, lurraldearen suszeptibilitate mapen garapenerako eskala erregionalean. Helburua ikuspegi metodologiko eguneratu bat zehaztea da, prozeduraren pauso bakoitzean hartutako erabakia zientifikoki justifikatuak eta onartua izan daitezen. Hainbat esperimentu eta aplikazio gauzatzeko Gipuzkoako Probintzia hautatu da (1980 km2) . Ezaugarri eta izaera desberdineko hainbat aldagai independente, mota eta iturri desberdineko lur labainketa inbentarioak eta metodo ezagun nahiz metodo berritzaileekin batera ikuspegi desberdinak jorratu dira, azkenean lan honek aurkezten dituen ondorioak lortzeko.Emaitzen arabera, inferentzia geomorfologikoaren beharra azpimarratu daiteke estatistikoki gidatutako arauen arabera aldagai independenteen hautaketa egiterako orduan, hala nola, aldagai kategorikoen transformatzea aldagai jarraietan suszeptibilitate-modeloak garatzerako orduan onuragarria dela ere ondorioztatu da. Gainera, lur labainketen suszeptibilitate modeloak kalibratzeko ikuskatutako eremu efektiboaren erabilera positiboa dela frogatu da, lur labainketen inbentarioa landa lanaren bitartez eskuratu den kasuetan. Bestalde, malda unitateen erabilerak lurralde unitate bezala, ohikoak diren pixel unitateak izan beharrean, landa laneko inbentario batek ezarri dezakeen ziurgabetasuna arintzeko ahalmena erakutsi du.Horretaz gain, lur labainketak gertatzeko beharrezko prezipitazio atalasa definitzeko algoritmo baten aplikazioak ikerketa eremu berberean, aurreikuspenak egiteko beharrezkoa den informazioa erakutsi du, alerta goiztiar sistema baterantz aurreratzen joateko dauden aukerak goraipatuz.