Sentimenduen analisi automatikorantzoinarrizko baliabideen sorkuntza eta hizkuntza maila ezberdinetako balentzia-aldatzaileen identifikazioa

  1. ALKORTA AGIRREZABALA, JON
Dirigida por:
  1. Igone Zabala Unzalu Directora
  2. Mikel Iruskieta Quintian Director
  3. Koldo Gojenola Galletebeitia Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 04 de diciembre de 2019

Tribunal:
  1. Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez Presidenta
  2. Iria da Cunha Fanego Secretario/a
  3. Juliano Desiderato Antonio Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 151492 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi-lan honetan, hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik, euskarazko sentimendu analisian lehenurratsak egin dira. Bi helburu nagusi egon dira tesi-proiektuan. Alde batetik, sentimendu analisia egitekooinarrizko baliabideak sortu ditugu euskararentzat. Zehatz esanda, Euskarazko Iritzi Corpusa, Sentitegiizeneko euskarazko sentimendu lexikoia eta dokumentu-mailako sentimendu sailkatzailea garatu ditugu.Corpusak sei domeinuetako 240 iritzi-testu biltzen ditu. RST hurbilpenaz baliatuta, corpusekodiskurtso-informazioa etiketatuta dago. Gainera, iritzi-testuen orientazio semantikoa ere etiketatuta dago.Sentimendu lexikoiari dagokionez, 1.237 hitzez osatuta dago eta bertako sarrerek -5 eta +5 artekosentimendu balentzia dute. Sentimendu lexikoia sortzeko itzulpen metodologia zehatz bat jarraitu dugu.Azkenik, dokumentu mailako sentimendu sailkatzailea ere garatu dugu. Tresnaren oinarrian aurretikaipatu dugu sentimendu lexikoia dago eta, horretaz gain, baditu beste zenbait erregela ere.Beste aldetik, sentimendu analisiaren lanketa teoriko bat ere egin dugu. Sentimendu sailkapena lexikoianoinarrituz egin nahi bada, hitzen sentimendu balentzia jakitearekin ez da nahikoa, izan ere, testuetanbadaude zenbait fenomeno hitz horien sentimendu balentzia eragiten dutenak. Horiei testuinguruzkobalentzia aldatzaileak deitzen zaie eta horiek euskaran nola agertzen diren landu dugu. Gramatika mailabakoitzeko balentzia aldatzaile mota bat landu dugu: fonologian, bustidura adierazkorra; morfologian,morfemak; sintaxian, ezeztapen-markak eta, azkenik, diskurtsoan, diskurtso erlazioak eta unitate zentrala.Emaitzek erakusten dutenez, balentzia aldatzaileek hitzen edo sintagmen sentimendu balentzia indartuedo ahuldu egiten dute. Ahultze horren intentsitatearen arabera, sentimendu balentziaren zeinuan aldaketagerta liteke, positiboa dena negatibo bilakatuz edo alderantziz. Azkenik, kasu batzuetan, balentziaaldatzaileak ez du eraginik sortzen. // Tesi-lan honetan, hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik, euskarazko sentimendu analisian lehenurratsak egin dira. Bi helburu nagusi egon dira tesi-proiektuan. Alde batetik, sentimendu analisia egitekooinarrizko baliabideak sortu ditugu euskararentzat. Zehatz esanda, Euskarazko Iritzi Corpusa, Sentitegiizeneko euskarazko sentimendu lexikoia eta dokumentu-mailako sentimendu sailkatzailea garatu ditugu.Corpusak sei domeinuetako 240 iritzi-testu biltzen ditu. RST hurbilpenaz baliatuta, corpusekodiskurtso-informazioa etiketatuta dago. Gainera, iritzi-testuen orientazio semantikoa ere etiketatuta dago.Sentimendu lexikoiari dagokionez, 1.237 hitzez osatuta dago eta bertako sarrerek -5 eta +5 artekosentimendu balentzia dute. Sentimendu lexikoia sortzeko itzulpen metodologia zehatz bat jarraitu dugu.Azkenik, dokumentu mailako sentimendu sailkatzailea ere garatu dugu. Tresnaren oinarrian aurretikaipatu dugu sentimendu lexikoia dago eta, horretaz gain, baditu beste zenbait erregela ere.Beste aldetik, sentimendu analisiaren lanketa teoriko bat ere egin dugu. Sentimendu sailkapena lexikoianoinarrituz egin nahi bada, hitzen sentimendu balentzia jakitearekin ez da nahikoa, izan ere, testuetanbadaude zenbait fenomeno hitz horien sentimendu balentzia eragiten dutenak. Horiei testuinguruzkobalentzia aldatzaileak deitzen zaie eta horiek euskaran nola agertzen diren landu dugu. Gramatika mailabakoitzeko balentzia aldatzaile mota bat landu dugu: fonologian, bustidura adierazkorra; morfologian,morfemak; sintaxian, ezeztapen-markak eta, azkenik, diskurtsoan, diskurtso erlazioak eta unitate zentrala.Emaitzek erakusten dutenez, balentzia aldatzaileek hitzen edo sintagmen sentimendu balentzia indartuedo ahuldu egiten dute. Ahultze horren intentsitatearen arabera, sentimendu balentziaren zeinuan aldaketagerta liteke, positiboa dena negatibo bilakatuz edo alderantziz. Azkenik, kasu batzuetan, balentziaaldatzaileak ez du eraginik sortzen.