Jean Etxepareren Beribilez (1931)bidaia eta ideologia
- Ortiz de Pinedo Rojas, Aitor
- Jon Casenave Biella Director/a
- Jon Kortazar Uriarte Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 05 de julio de 2018
- Rosa Miren Pagola Petrirena Presidente/a
- Xabier Etxaniz Erle Secretario
- Aurélie Arcocha Scarcia Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Jean Etxepareren (1877-1935) bigarren liburua (Beribilez) aztertzen da tesian. Ikerketaren jomuga dira autorearen helduaroko ideologia eta haren Euskal Herriaren iruditeria, bidaia-kontakizun honetan, hegoaldeko Euskal Herrian zehar autoz egina. Metodologia semiotikoa (Philippe Hamon) eta imagologikoa (Daniel-Henri Pageaux) erabili dira. Gure hipotesia nagusia da azken urteetan gaizo zegoen mediku honek hilburuko intelektuala utzi ziela gogaide euskaltzaleei bidaia-kontakizun ¿barne-handi¿ honetan.Jaso dugu kritikak zer esan duen orain arte, eta hura osotzera gatoz. Jean Etxepareren formazio intelektuala aztertu dugu, eta ikusi dugu Ipar Euskal Herrian garai hartan nagusia zen ildo tradizionalarekin talka egiten zuela. Estaduaren eta Elizaren arteko tirabiren garaian Etxeparek bide librepentsalaria hautatu zuen, filosofia alemanera emana baitzen. Pentsamendu estetikoaren esparruan, euskal paisaiaren beraren ikuspegia ekonomizista samarra da, nekazal lurren estimua mistizismo poetiko batekin uztartzen duela. Loiolako Santutegian ikusten duen erlijiotasun barroko luxu zalea kritikatzen du; ikusten da heziketa eta bereizmen artistikoa duen intelektual burges txiki baten aurrean gaudela.. Bestalde, jakitate burges txiki horren osagarri, mediku hau trebea da hainbat plazer txiki gozatzen: mahaikoa, ardoak, dantzak, eta erotismoa. Ohiko aszetismo konfesionaletik aldentzen da neurritasunarekin, gorputzari ezohiko lekua emanez testuan. Etikaren alorrean, Donostiako hiri-hazkundea kritikatzen du: goi burgesiaren materialismo eta endekapenaren kontra espiritualtasun laikoa aldarrikatzen du. Bigarren Mundu Gerra izango zela profetizatzen du, gizakiak elkarrenganako begirunerik gabe ikusten baitzituen. Positibista zen heinean, edozein sineste irrazional ere kritikatzen du. Azkenik, adierazten du helduaroan filosofia greko neurritsura lerratu dela, gaztaroko oldarra sosegatu zaiola. Euskal Herriari buruz, mugako bi aldeen arteko elkartasuna bultzatu nahi du historiako pasarteak modu diplomatikoan berrinterpretatuta. Hegoaldearekiko jarrera filia eitekoa da. Ondorio gisa, esan dezakegu idazleak liburu mamitsua paratu zuela, bere pentsamoldea tentu handiz modalizatuta, ez baitzuen nahi bigarren liburua ere arbuiatua izatea lehena bezala (Buruxkak, 1910).