Hezkuntza berrikuntzaantzuola herri eskolako bilakaera berrikuntza pedagogikoaren bidean
- ARGUIÑANO MADRAZO, ANDONI
- Iñaki Karrera Juarros Director/a
- José Miguel Correa Gorospe Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 26 de noviembre de 2019
- Pilar Arnaiz Sánchez Presidente/a
- Daniel Losada Iglesias Secretario/a
- Ignasi Puigdellívol Aguadé Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Doktoretza tesi hau, hezkuntza eredu inklusiboak eraikitzean beharrezkoak diren aldagaiak zehazteko helburuarekin burutu da. Horretarako hiru urrats gauzatu dira.Lehenengo urratsean, Eusko Autonomi Erkidegoko hezkuntza sailak babesturiko hiru hezkuntza eredu berritzaile arakatu dira. Bertan, ikastetxeak ohiko hezkuntzatik aldentzeko eta egungo gizartera moldatzeko beraien hezkuntza sisteman egindako aldaketak aztertu dira. Urrats hau gauzatzeko etnografia kritikoa burutu da eta emaitzetan, hezkuntza eredua eraldatzeko ikastetxe mailan, gela mailan eta ikastetxe eta familien arteko erlazioetan egin behar izan dituzten aldaketak azalarazi dira.Bigarren urratsean, hiru ikastetxe hauetako batek lortu dituen emaitza akademikoak aztertu dira. Helburu horrekin azterketa ¿Ex post facto¿ eginda, ikastetxe honetako ikasleek 2010-2011-2013 eta 2015 urteetan ISEI-IVEIk eginiko diagnosi frogetan lortutako emaitzak jaso dira eta hauek Eusko Autonomi Erkidegoko gainerako hizkuntza ereduetako eta EAEko ikasleek lortutako bataz bestekoarekin alderatu dira. Konparaketa honen bidez ikastetxeko hezkuntza proiektua konpetentzia bidezko ebaluazio sistemari erantzuteko egokia dela frogatu da.Hirugarren urratsean, hezkuntza proiektuaren eraldaketa ahalbidetu duten dimentsioak atzemateko, metodologia komunikatiboa garatu da. Urrats honen emaitzek, berrikuntza bidean gertatzen diren zailtasunak seinalatu dituzte eta hauek gainditzeko ikastetxe honek erabili dituen estrategiak identifikatu ditu.