Bullying LGTB-fobikoa Euskal Herriko nerabeetanprebalentzia, aldagai psikologikoekiko lotura eta eragina osasun mentalean

  1. Larrain Mariño, Enara
Dirigida por:
  1. Maite Garaigordobil Landazabal Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 25 de junio de 2019

Tribunal:
  1. Carmen Maganto Mateo Presidente/a
  2. Ana Estévez Gutiérrez Secretaria
  3. Inmaculada Montoya Castilla Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 150299 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Azken hamarkadan, bullyingak interes zientifiko handia piztu du ikerlari anitzen artean. Hala ere, bullying LGTB-fobikoa aztertzen duten ikerketen artean hutsegite handia nabaritu da. Ikerketa honek bi helburu proposatzen ditu (1) Bullying LGTB-fobikoaren prebalentzia eta nerabeek aniztasun sexualaren aurrean dituzten jokaerak aztertu; eta (2) Bullying/Cyberbullying orokorra eta LGTB-fobikoa sufritu eta burutu duten pertsona ez-heterosexualen eta heterosexualen artean, osasun mentala eta nortasun ezaugarriak alderatu. Euskal Herriko 19 ikastetxe publiko eta pribatu aukeratu ziren zorizko laginketaren bidez, 13-17 urte bitarteko 1.748 ikasleek osatzen duten lagin adierazgarria lortuz. Partaideek 11 ebaluazio tresnez osatutako galdetegia bete zuten. Orokorrean, emaitzek honako hau adierazi zuten (1) Bullying: % 41,6 biktima, % 28,4 erasotzaile; Cyberbullying: % 36,3 biktima, % 18,1 erasotzaile; Bullying LGTB-fobiko: % 60 biktima, % 6,6 erasotzaile, % 73,4 behatzaile; (2) Orientazio/identitate sexual ez-normatiboa duten pertsonek bullying/cyberbullying orokorra nahiz LGTB-fobiko gehiago sufritzen dute; (3) Mutilek jarrera LGTBfobiko gehiago burutzen dituzte eta neskek aniztasun sexualaren aurrean jarrera positiboagoak dituzte; (4) Biktima eta erasotzaile ez-heterosexualek sintoma psikopatologikoetan eta enpatian puntuazio altuagoak adierazten dituzte eta baxuagoak norberaren feminitate-irudian, adimen emozional intrapertsonalean eta zoriontasunean. Emaitza hauek kontuan hartuz, azpimarratu beharra dago esku-hartze eta prebentzio programak sortu behar direla, desberdinarekiko tolerantzia eta errespetua adierazten duen gizartea lortzearen helburuarekin.