Membrane activities of proapoptotic bak and antiapoptotic mcl-1
- Gorka Basañez Asua Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 11 de diciembre de 2013
- Jesús Salgado Benito Presidente/a
- Marcelo Eduardo Guerin Secretario
- M. Mar Orzáez Calatayud Vocal
- Patrice Xavier Petit Vocal
- Helena Ostolaza Etxabe Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Apoptosian itzulerarik gabeko puntua MOMP da, zeinatan apoptosi-eragileak diren proteinak, esaterako c-zitokromoa edo SMAC/Diablo mitokondrioaren mintzarteko gunetik zitosolera askatzen diren. Prozesu hau BCL-2 familiako proteinek estuki erregulatzen dute. Hauen artean, lan honetan proapoptotikoa den BAK, MOMP-eragilea, eta antiapoptotikoa den MCL-1, MOMP-inhibitzailea, proteinen funtzioak mintzean aztertu dira, berreraikitako eredu sistemak erabiliz. Lan honetan, BAKen aktibazio mekanismoa sakonki aztertu izan da, bai lipido mitokondrial ezberdinek BAKen funtzioan duten eragina zein BAKek eratzen duen poroaren ezaugarriak eta honen parametro erregulatzaileak aztertuz. Bestalde, mintzak eta bereziki kardiliopinaren kantitateak, MCL-1en funtzioan eta egituran aldaketa nabarmenak eragin ditzaketela deskribatu dugu.