Lehenengo gertakari psikotikoei zuzenduriko tratamendu psikologikoen azterketa sistematikoa
- Ana González-Pinto Arrillaga Directora
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 22 de septiembre de 2014
- Miguel Gutiérrez Fraile Presidente/a
- Marta Arrasate-Gil Secretario/a
- José Manuel Goikolea Alberdi Vocal
- Ana Villamor Garcia Vocal
- Mónica Martínez-Cengotitabengoa Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Gertaera psikotikoak, normalean, gazteetan agertzen dira. Gaixotasunarenibilbidea hobetzeko ezinbestekoa da ahalik eta goizen detektatu eta tratatzea.Estrategia terapeutikorik ohikoena farmakoena da, hala ere, gero etaohikoagoa da tratamendu psikologikoak erabiltzea. Orain arte, onurakeragiten dituela esateko ez dago ebidentzia zientifiko nahikorik.Lan honen helburua dagoen ebidentzia zientifikoa biltzea eta laburtzea da.Hori egiteko berrikuste sistematikoak, meta-analisiak, praktika klinikorakogidak eta irizpideak betetzen dituzten aleaturiko entsegu kliniko kontrolatuaksartu ziren.Hautaturiko estudioak ohiko tratamenduarekin alderatzean, nahastearenkurtso eta/edo sintomatologian epe labur eta ertainera hobekuntzaesanguratsuak eragiten dituztela baieztatu dute. Psikosiaren detekzio etatratamendu goiztiarrak trantsizioaren tasa murrizten du bi urteko jarraipenean.Paziente hauen sintomatologia negatiboan eta funtzionaltasunean erehobekuntzak ematen direla ikusi da tratamendu psikologikoaren ondorioz.Badirudi lehenengo gertakari psikotikoetan tratamendu integratzailea delanabarmentzen dena, izan ere paziente hauetan hobekuntza garrantzitsuakikusi dira sintomatologia negatiboan, sintoma psikotikoetan, berreturatasetan, ospitaleratze denboran eta gizarteko funtzionaltasunean etafuntzionaltasun orokorrean. Hobekuntza hauek bi urteko jarraipenean behatudaitezke baina ez dira mantentzen bost urteko jarraipenean.