Bakterio-zelulosaren biosintesia eta bionanokonpositeen prestakuntza eta karakterizazioa

  1. ALGAR PETRALANDA, ITXASO
Dirigida por:
  1. Aloña Retegui Miner Directora
  2. Arantxa Eceiza Mendiguren Directora

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 11 de julio de 2017

Tribunal:
  1. Jon Iza López Presidente/a
  2. Nagore Gabilondo Lopez Secretaria
  3. María Asunción Sarrionandia Ariznabarreta Vocal
  4. Iñaki Zalakain Iriazabal Vocal
  5. Cristina Elizechea Eceiza Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 142824 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Lan honen bakterioetatik edota mikroorganismoetatik eratorritako zelulosa (bakterio-zelulosa) eta zelulosa honetan oinarrituriko bionanokonpositeen prestakuntza eta karakterizatzea burutu da, fruitu hondakin solidoetatik eratorritako lehengaietatik eta uretan disolbagarriak edo dispertsagarriak diren polimeroetatik (disolbatzaile organikorik gabeko prozesu garbiak erabiliz) abiatuz, propietate leiho zabala aurkezten duten materialak sintetizatu direlarik. Horretarako, alde batetik, ozpin saldatik erauzitako bakterio-andui berri batekin eta hondakin solidoetatik eratorritako ez-ohiko ingurunea substratu gisa erabiliz, hartzidura-baldintza ezberdinetan (estatikoa eta dinamikoa), biosintesi prozesuaren ikerketa burutu da. Beste alde batetik, teknika ezberdinak (in-situ eta ex-situ) erabiliz, bionanokoknpositeen prestakuntza egin da. Izan ere, zelulosa mintzaren ezaugarriak aprobetxatuz eta bere horretan erabiltzea aukera paregabea izan daiteke hainbat aplikazioetarako. Hortaz, ingurunean nanobuztin naturalak gehituaz, hots, in-situ teknikaren bidez, bakterio-zelulosan oinarritutako mintz hibridoen sintesia egin da. Ondoren, bai bakterio-zelulosa eta bakterio-zelulosan oinarritutako mintz hibridoa, almidoi termoplastikoarekin inpregnatu dira ex-situ teknika erabiliz bionanokonpositeak lortu dira. Honez gain, iturri berriztagarrietatik eratorritako poliola erabiliaz, uretan oinarritutako poliuretanoaren sintesia burutu da eta honekin, bakterio-zelulosa mintza erabiliz bionanokonpositeak ex-situ teknikarekin prestatu dira. Lorturiko bakterio-zelulosa eta bakterio-zelulosan oinarritutako mintz hibridoak eta eratorritako bionanokonpositeen karakterizazio fisiko-kimikoa, termiko-dinamiko-mekanikoa eta morfologikoa burutu da. Horretaz gain, iragazkortasun, biodegradagarritasun eta biokonpatibilitate entseiuak burutu dira zenbait sistematan.