Garaiko euskal teatroaMaite Agirre, Antton Luku eta Ander Lipus. Herrikoitasuna, groteskoa eta gorputza
- VALVERDE RODRIGUEZ, JAIME
- Jon Kortazar Uriarte Director
- Josu Rekalde Izagirre Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 12 de marzo de 2015
- Maria Delgado Presidente/a
- Eneko Lorente Bilbao Secretario/a
- Ur Apalategi Idirin Vocal
- Rosa de Diego Martínez Vocal
- Kepa Fernández de Larrinoa Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Ikerketak egungo euskal teatroa aztertzea du helburu. Horretarako, hiruautore esanguratsuen lana hartuko da aintzat: Maite Agirre, Antton Luku etaAnder Lipus. Maite Agirre (1955) zarauztarra Bartzelonan eta Italian eginzuen lan Euskal Herrira etorri eta Agerre Teatroa sortu baino lehen. Taldehorrekin hainbat proiektu sortu ditu kulturarteko harremanak landuz etatokian tokiko sorkuntzak sustatuz. Antton Luku (1959) baxenafartarradantzan hasi zen bere karrera eszenikoa. Ondoren Hiruak bat taldearekin aritueta Hiru punturen zuzendaria izan zen zenbait urtez. Ander Lipus (1971)Markina-Xemeinen jaio zen eta Madrilen prestatu zen aktore bezala. Bilborabueltatuta, Antzerkiola Imaginarioa taldea eratu zuen eta berarekin zenbaitlan aipagarri eskaini. Ikerketak hiru autoreen obrek dituzten puntu erkideaktopatzeko asmoa duelarik, herrikoitasuna, groteskoa eta gorputza dirakontuan hartzen diren kontzeptu nagusiak. Herrikoitasuna autoreek herriteatroekiko erakusten duten gertutasunaz mintzo zaigu. Groteskoa obrenestetika eta oinarri sinbolikoak egituratzen dituen aspektua da. Finean,gorputzaren erabilerak nazioarteko korronte jakin batean kokatzen du hiruautoreen teatrogintza.