Estimulu-erantzun poliuretanoen sintesi eta karakterizazioa diels-alder kimikan oinarrituta

  1. AIZPURUA LARIZ, JUNE
Zuzendaria:
  1. Lourdes Irusta Maritxalar Zuzendaria
  2. María José Fernández-Berridi Taberna Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2017(e)ko iraila-(a)k 29

Epaimahaia:
  1. Arantxa Eceiza Mendiguren Presidentea
  2. Alaitz Rekondo Garin Idazkaria
  3. Iñaki Zalakain Iriazabal Kidea

Mota: Tesia

Teseo: 143738 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Ondorengo lan honek estimulu-erantzun poliuretanoak sintetizatzeko helburua du, estimulu bezala tenperatura erabiliz. Tenperaturarekiko erantzuna duten materialen artean ikertuena Diels-Alder erreakzio termo-itzulkorra duen materiala da. Tenperatura egokia erabiliz loturak hautsi eta sortu egiten dira. Nahiz eta ikerketa asko egin den polimeroetan Diels-Alder erreakzioaren kimika aplikatzeko, erreakzio honen potentziala ikusirik, oraindik ere Diels-Alder erreakzioaren kimika asko ikertu daiteke material berriak eratzeko. Gainera, gaur egungo kimikak material geroz eta jasangarriagoak eta ingurumenarekiko arduratsuagoak behar ditu, beraz, Diels Alder kimikak, aurretik aipaturiko aplikazioetan erabili ahal izateko gainditu beharko dituen aspektuak izango dira.Beraz, lan honetan Diels-Alder funtzionalitatea duten poliuretanoak sintetizatzen dira, hauek tenperaturaren ondorioz polimero kateen luzatze itzulgarria edo saretze itzulgarria emango dute, Diels-Alder funtzionalitatea duen konposatuaren kokapenaren arabera. Bestalde, sintesirako aukera ezberdinen artean ingurumenarekiko jasangarrienak aukeratu dira, horrela, konposatu organikoen kantitatea murriztu da ur faseko poliuretanoak sintetizatuz. Material hauek, aplikazio ugari dituzte material birziklagarrien eta self-healing materialen eremuan.