Feasibility of mussel (Mytilus galloprovincialis Lmk.) aquaculture in the open waters of SE Bay of Biscay (Basque Country)
- AZPEITIA ABARRATEGUI, KATERIN
- Diego Mendiola Martinez Director/a
- Miren Begoñe Urrutia Barandika Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 10 de octubre de 2017
- René Robert Presidente/a
- Paula Alvarez Jorna Secretario/a
- Manuel Soto López Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Etorkizunean aurreikusten den giza populazioaren hazkundeak elikagaien ekoizpena handitzea eskatzen du eta bereziki, animali jatorrizko proteinen ekoizpena. Mytilus galloprovincialis Lmk. aukera naturala da Bizkaiko Golko hego-ekialdean eta lan honek Euskal herrian muskuilu industria bat aurrera ateratzeko baldintza biologikoak betetzen diren aztertzea du helburu. Honetarako, euskal kostaldean bizi diren muskuilu populazioaren ugalketa patroia eta larben kolonizazioaren patroia ebaluatu da, kostaldeko muskuiluen kolonizazioa, itsaso zabaleko kultibo sistema hazi naturalekin hornitzeko ainakoa den jakiteko. Bestalde, Bizkaiko Golkoaren hego ekialdean kultibo sistema pilotu batean, bi kultibo sakonerarekin, kultibatutako muskuiluen (Mytilus galloprovincialis Lmk.) gizentze tasa, biziraupen tasa eta produktuaren kalitatea ebaluatu da, kultiboaren baldintzak merkatuaren eskariak akuikultura produkzio jasangarri eta oparo bat betetzeko gai diren jakiteko. Azkenik, kultiboaren kudeaketa hobetzeko asmoarekin, ikerketa honetako laginketa-estazioetan, itsasertzean zein itsaso zabalean, errendimendu biologiko horiek modulatzen dituzten ingurumen faktoreen harreman kausala ebaluatu da. Ikerketa honen emaitzak Bizkaiko Golkoaren hego-ekialdean itsaso zabaleko laginketa-estazioan muskuilu (Mytilus galloprovincialis Lmk.) kultiboari buruzko lehen datu ekologikoak eta aurretiazko lehen produkzio analisiak aurkezten dira. Aurkikuntza hauek, zonalde espezifiko honetan, muskuiluen akuikultura kostaldetik kanpo mugitzera sostengatzen dute.