Identitatearen eraldatzea XXI. Mendeko euskal narratibanSubjektu literario postmodernoa

  1. ESPARZA MARTIN, IRATXE
Dirigida por:
  1. Jon Kortazar Uriarte Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 03 de mayo de 2017

Tribunal:
  1. Santiago Pérez Isasi Presidente/a
  2. Patxi Juaristi Larrinaga Secretario/a
  3. María do Cebreiro Rábade Villar Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 123460 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Azken hamarkadetan gizartean gauzatutako aldaketei so egiten diegu, horiek XXI. mendeko euskal narratiban eragin zuzena izan dutela erakusteko asmoz. Ikerketa honetan ezinbestekoa da islatzea duela urte batzuk, euskal gizartean zein euskal literaturan, postmodernismoaren eta postmodernitatearen inguruan piztutako eztabaidak. Izan ere, gizarte postmodernoaren sorrera aldaketa ekonomiko, politiko eta kulturalen isla da, eta, ondorioz, euskal literaturan hainbat sormen postmodernista ezberdin ere aipagarriak dira. Gizarte mailan gertatutakoak labur azaldu ondoren, faktore horiek guztiek literaturan izandako oihartzuna aztertzen dugu. Horretarako, corpuseko ¿Ixiar Rozasen, Harkaitz Canoren eta Eider Rodriguezen lanak¿ narrazioen pertsonaietan oinarritzen gara errealitatearen isla baitira eta, halaber, baliagarriak testuetan esanguratsua den identitatearen eraldatzeaz ohartarazteko. Narrazioen subjektu postmodernoaren agerpenak du lehentasuna, eta, hori ahalbidetzeko, identitateak jasandako aldaketez hausnartzeaz gain, azken urteetako obretan pertsonaia postmodernoa gizarteak pairatutako eraldatzearen lekuko eta subjektu bihurtu dela ondorioztatzen dugu. Beraz, euskal literaturan hitz egiterakoan Ilustrazioko subjektua, subjektu soziologikoa eta subjektu postmodernoaren arteko banaketa egiten badugu ere, azken hori da gure arreta bereganatzen duena. // Azken hamarkadetan gizartean gauzatutako aldaketei so egiten diegu, horiek XXI. mendeko euskal narratiban eragin zuzena izan dutela erakusteko asmoz. Ikerketa honetan ezinbestekoa da islatzea duela urte batzuk, euskal gizartean zein euskal literaturan, postmodernismoaren eta postmodernitatearen inguruan piztutako eztabaidak. Izan ere, gizarte postmodernoaren sorrera aldaketa ekonomiko, politiko eta kulturalen isla da, eta, ondorioz, euskal literaturan hainbat sormen postmodernista ezberdin ere aipagarriak dira. Gizarte mailan gertatutakoak labur azaldu ondoren, faktore horiek guztiek literaturan izandako oihartzuna aztertzen dugu. Horretarako, corpuseko ¿Ixiar Rozasen, Harkaitz Canoren eta Eider Rodriguezen lanak¿ narrazioen pertsonaietan oinarritzen gara errealitatearen isla baitira eta, halaber, baliagarriak testuetan esanguratsua den identitatearen eraldatzeaz ohartarazteko. Narrazioen subjektu postmodernoaren agerpenak du lehentasuna, eta, hori ahalbidetzeko, identitateak jasandako aldaketez hausnartzeaz gain, azken urteetako obretan pertsonaia postmodernoa gizarteak pairatutako eraldatzearen lekuko eta subjektu bihurtu dela ondorioztatzen dugu. Beraz, euskal literaturan hitz egiterakoan Ilustrazioko subjektua, subjektu soziologikoa eta subjektu postmodernoaren arteko banaketa egiten badugu ere, azken hori da gure arreta bereganatzen duena.