Korreferentzia-ebazpena euskarazko testuetan
- Xabier Arregi Iparragirre Zuzendaria
- Olatz Arregi Uriarte Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2017(e)ko uztaila-(a)k 12
- Kepa Sarasola Gabiola Presidentea
- Jordi Turmo Idazkaria
- David Martínez Iraola Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Gaur egun, korreferentzia-ebazpen automatikoa gakotzat har dezakegu testuak ulertuahal izateko; ondorioz, behar-beharrezkoa da diskurtsoaren ulerkuntza sakona eskatzenduten Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (NLP) hainbat atazatan.Testu bateko bi espresio testualek objektu berbera adierazi edo erreferentziatzendutenean, bi espresio horien artean korreferentzia-erlazio bat dagoela esan ohi da. Testubatean ager daitezkeen espresio testual horien arteko korreferentzia-erlazioak ebazteahelburu duen atazari korreferentzia-ebazpena deritzo.Tesi-lan hau, hizkuntzalaritza konputazionalaren arloan kokatzen da eta euskarazidatzitako testuen korreferentzia-ebazpen automatikoa du helburu, zehazkiago esanda,euskarazko korreferentzia-ebazpen automatikoa gauzatzeko dagoen baliabide eta tresnenhutsunea betetzea du helburu.Tesi-lan honetan, lehenik euskarazko testuetan ager daitezkeen espresio testualakautomatikoki identifikatzeko garatu dugun erregelatan oinarritutako tresna azaltzen da.Ondoren, Stanfordeko unibertsitatean ingeleserako diseinatu den erregelatanoinarritutako korreferentzia-ebazpenerako sistema euskararen ezaugarrietara nolaegokitu den eta ezagutza-base semantikoak erabiliz nola hobetu dugun aurkezten da.Bukatzeko, ikasketa automatikoan oinarritzen den BART korreferentzia-ebazpenerakosistema euskarara egokitzeko eta hobetzeko egindako lana azaltzen da. // Gaur egun, korreferentzia-ebazpen automatikoa gakotzat har dezakegu testuak ulertuahal izateko; ondorioz, behar-beharrezkoa da diskurtsoaren ulerkuntza sakona eskatzenduten Lengoaia Naturalaren Prozesamenduko (NLP) hainbat atazatan.Testu bateko bi espresio testualek objektu berbera adierazi edo erreferentziatzendutenean, bi espresio horien artean korreferentzia-erlazio bat dagoela esan ohi da. Testubatean ager daitezkeen espresio testual horien arteko korreferentzia-erlazioak ebazteahelburu duen atazari korreferentzia-ebazpena deritzo.Tesi-lan hau, hizkuntzalaritza konputazionalaren arloan kokatzen da eta euskarazidatzitako testuen korreferentzia-ebazpen automatikoa du helburu, zehazkiago esanda,euskarazko korreferentzia-ebazpen automatikoa gauzatzeko dagoen baliabide eta tresnenhutsunea betetzea du helburu.Tesi-lan honetan, lehenik euskarazko testuetan ager daitezkeen espresio testualakautomatikoki identifikatzeko garatu dugun erregelatan oinarritutako tresna azaltzen da.Ondoren, Stanfordeko unibertsitatean ingeleserako diseinatu den erregelatanoinarritutako korreferentzia-ebazpenerako sistema euskararen ezaugarrietara nolaegokitu den eta ezagutza-base semantikoak erabiliz nola hobetu dugun aurkezten da.Bukatzeko, ikasketa automatikoan oinarritzen den BART korreferentzia-ebazpenerakosistema euskarara egokitzeko eta hobetzeko egindako lana azaltzen da.