Euskal lokuzioen tratamendu konputazionala
- Iñaki Alegría Loinaz Director
- Juan Carlos Odriozola Pereira Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 de julio de 2012
- Miren Karmele Azkarate Villar Presidenta
- Mikel Lersundi Ayestaran Secretario/a
- Miriam Urkia Vocal
- Ricardo Etxepare Vocal
- Itziar Aduriz Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Hiztunok askotariko hitz-konbinazio ihartuez baliatzen gara geure hizkuntz jardunean. Konbinaziooi unitate fraseologiakoak (UF) deritze. Bada, UFak oso ugariak dira hizkuntzetan eta berebiziko garrantzia dute hizkuntzaren jabetzan zein prozesaketan. UFen artean hiru multzo nagusi bereizten ditugu: enuntziatu fraseologikoak, kolokazioak eta lokuzioak.Euskararen prozesamendurako estrategian,_ artean jorratu jabeko eremua izanik_ UF guztietatik lokuzioek lehentasuna dutela iritzi diogu. Hitz-konbinaziook unitate gisa ezagutzearen eta analizatzearen garrantziaz jabetuta, horien prozesamendu automatikorako sistema bat garatzeko erronkari heldu diogu.Horretarako, euskarazko lokuzioen prozesamendurako estrategia diseinatu eta oinarriak _linguistikoak zein konputazionalak_ ezarri ditugu. Halaber, diseinaturiko estrategiaren aplikazio errealak gauzatu ditugu, esapide kopuru adierazgarri bat landuz, hiru lokuzio multzoetako bakoitzean, alegia, (i) osagai guztiak ale lexikal beregainak dituzten lokuzioak, (ii) post postposizio-lokuzioak eta (iii) menderagailu lokuzioak.