Akatsen karakterizazioa positroien kalkulu teorikoak erabiliz

  1. CAMPILLO ROBLES, JOSE MIGUEL
Dirigida por:
  1. Fernando Plazaola Muguruza Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 16 de diciembre de 2011

Tribunal:
  1. José Ángel García Martínez Presidente
  2. Asier Zubiaga Monsalve Secretario/a
  3. Jose María Pitarque de la Torre Vocal
  4. Nieves de Diego Otero Vocal
  5. Pekka Hautojärvi Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 320039 DIALNET lock_openTESEO editor

Resumen

Gaur egun, Positroi-Deuseztapenaren Espektroskopia (PAS) nahiko zabalduta dago material desberdinen akatsak eta egitura elektronikoa aztertzeko. Gainera, sentikortasun itzela du bolumen askea duten akatsak detektatzeko; izan ere, 1 Å inguruko akatsak (hutsune bakarrak) era zuzenean detektatzeko gai den teknika bakarrenetarikoa da. PAS teknika nuklear ez-suntsitzailea da, eta ahalmen handia du ere, akats-dentsitate oso txikiak detektatzeko gaitasuna duelako. Kontua da, neurketa esperimentalek oinarri teorikoa izan behar dutela. Hau da, zientzialari esperimentalak datu teorikoak eduki behar ditu eskura, neurketen emaitzekin alderatzeko eta lortutako emaitza esperimentalak interpretatu ahal izateko. Tesi honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, zientzialari esperimentalentzako baliagarriak izango diren positroi-bizidenboren balioak kalkulu teorikoen bidez lortu ditugu. Eta bestetik, kalkulu-metodoen (gainezarmen atomikoa eta LMTO) eta erabili ohi diren hurbilketa desberdinen (BN, LDA eta GGA) arteko alderaketa egiteko erabili ditugu kalkuluak. Tesi honetan, hainbat ingurunetan positroi-bizidenbora eta bolumen askeko akatsean positroiak duen lotura-energia lortzeko, ab-initio kalkuluak burutu ditugu. Horrela, lau arlo nagusi jorratu ditugu: 1.- Metal hexagonaletan positroi-bizidenboren kalkulua benetako egitura erabiliz. 2.- Zn-en, hainbat akatsen erlaxatze-prozesuaren azterketa. 3.- Taula periodikoaren elementuetan positroi-ezaugarrien kalkulu sistematikoa. 4.- Bibliografiako ikerketa esperimentalen datu-bilketa eta antolaketa. Lau arlo erabat desberdinak badirudite ere, lau ikerketa lotzen dituen hari fin bat dago. Berez, ikerketa bakoitza ezin da ondo ulertu besteak kontutan hartu gabe. Lehenengo ikerketa, metal hexagonalen azterketa, alegia, taula periodikoaren analisia egiteko abiapuntua izan zen. Azken finean, taula periodikoaren elementuetan egindako kalkulu sistematikoa eta analisia, elementu hexagonaletan egindakoan oinarritzen da, hots, sakontze-lan bat besterik ez da. Beste aldetik, Zn-aren erlaxatze-prozesuen azterketa, taula periodikoaren hutsune bakarraren analisiarekin loturik dago. Eta azkenik, bibliografiako neurketa esperimentalen datu-bilketa beharrezkoa izan da, burututako lan teorikoak egiaztatzeko.