Itzulpengintzaren errepresentazioak euskal literatura garaikideaneremuaren autonomizazioa, literatur historiografiak eta itzultzaileak fikzioan
- María José Olaziregi Alustiza Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2017(e)ko ekaina-(a)k 28
- Aurélie Arcocha Scarcia Presidentea
- Aiora Jaka Irizar Idazkaria
- Carlos Cid Abasolo Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Itzulpenaren soziologiaren tresnak baliatuta, euskal literatur itzuliaren eremu garaikidearen errepresentazioak aztertzen dira lan honetan, hiru mailatan: gizarte-eremu gisa izandako autonomizazio erlatiboaren prozesuan, literatur historiografien eraikuntzan eta fikziozko itzultzaileen agerpenean. Lehenengo kapituluan abiapuntuak azaltzen dira. Bigarren kapitulua tresna teoriko-metodologiko egokiaren bila egindako ikerketa-prozesuaren isla da: itzulpen-ikasketen historian nagusitu diren ikuspegien eta teorien nondik norakoei eta Bourdieuren soziologiatik ekarritako ildo teoriko eta metodologikoei erreparatzen zaie. Hirugarren kapituluan euskal literatura itzuliaren eremua definitzen da, eta bertan eragin duten praktikak, eragileak, harremanak eta gertakariak deskribatzen dira, erakundetzean arreta jarrita. Halaber, eremuaren funtzio ideologiko, kultural eta ekonomikoei buruzko gogoeta egiten da. Laugarren kapituluan, euskal literatur historia dakarten hamaika historiografia aletzen dira, egileen diskurtsoak identifikatu, aztertu eta sailkatzeko eta literatur historiak itzulpenari emandako tarteaz eta bilakabideaz gogoeta egiteko. Bosgarren kapituluan euskal literaturako hamaika lanetan ageri diren fikziozko itzultzaileen esparruak, iruditegia eta funtzioak deskribatzen dira. Bukatzeko, ondorioen ataletan, kapitulu nagusietako ondorioak elkarlotzen dira, eta gaur arte itzulpenaren urrezko aro esan izan zaion euskal itzulpen garaikidearen historiarako azpi-garaiak proposatzen. // Itzulpenaren soziologiaren tresnak baliatuta, euskal literatur itzuliaren eremu garaikidearen errepresentazioak aztertzen dira lan honetan, hiru mailatan: gizarte-eremu gisa izandako autonomizazio erlatiboaren prozesuan, literatur historiografien eraikuntzan eta fikziozko itzultzaileen agerpenean. Lehenengo kapituluan abiapuntuak azaltzen dira. Bigarren kapitulua tresna teoriko-metodologiko egokiaren bila egindako ikerketa-prozesuaren isla da: itzulpen-ikasketen historian nagusitu diren ikuspegien eta teorien nondik norakoei eta Bourdieuren soziologiatik ekarritako ildo teoriko eta metodologikoei erreparatzen zaie. Hirugarren kapituluan euskal literatura itzuliaren eremua definitzen da, eta bertan eragin duten praktikak, eragileak, harremanak eta gertakariak deskribatzen dira, erakundetzean arreta jarrita. Halaber, eremuaren funtzio ideologiko, kultural eta ekonomikoei buruzko gogoeta egiten da. Laugarren kapituluan, euskal literatur historia dakarten hamaika historiografia aletzen dira, egileen diskurtsoak identifikatu, aztertu eta sailkatzeko eta literatur historiak itzulpenari emandako tarteaz eta bilakabideaz gogoeta egiteko. Bosgarren kapituluan euskal literaturako hamaika lanetan ageri diren fikziozko itzultzaileen esparruak, iruditegia eta funtzioak deskribatzen dira. Bukatzeko, ondorioen ataletan, kapitulu nagusietako ondorioak elkarlotzen dira, eta gaur arte itzulpenaren urrezko aro esan izan zaion euskal itzulpen garaikidearen historiarako azpi-garaiak proposatzen.