Komunitate zientifiko euskalduna. Azterketa historikoa eta bibliometrikoa
- ARTECHE SANCHEZ, MARIA CARMEN
- Xabier Isasi Balanzategi Director/a
- Mikel Aizpuru Murua Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 19 de febrero de 2010
- Pello Salaburu Etxeberria Presidente/a
- Ludger Mees Secretario/a
- Emilio Majuelo Gil Vocal
- Prudencio García Isasti Vocal
- Juan Madariaga Orbea Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Tesi honen xede nagusia da Komunitate Zientifiko Euskalduna aztertzea. Asmo zabal honen baitan helburu zehatz bi izan ditugu: batetik, komunitatearen eraketa eta bilakaera historikoa azaltzea, eta bestetik, gaur egun komunitateak duen neurria agertzea, hau da, goi mailako euskarazko produkzioa, kide kopurua zein azpiegitura deskribatzea. Izan ere, bata zein bestea lotuta ote zeuden konprobatu nahi genuen. Gure ikerketan ondorioztatu dugunez, euskarazko produkzioaren ezaugarriak (jakintza-arloak, azpiegitura...) lotuta daude hainbat faktore historikorekin: euskarak goi mailako erregistroaren finkapenean izan duen bilakaerarekin, Euskal Herriko goi mailako ikasketen ezarpen berantiarrarekin, eta abarrekin. Bidenabar, euskarazko komunikazio zientifikoa aztertzean, asmo orokorrago bat ere xerkatzen genuen: hizkuntza gutxituen komunitate zientifikoak nola eratzen diren analizatzea. Hizkuntza gutxitu gutxik lortzen du komunikazio esparru bat eratzea goi mailan. Alde horretatik euskararen kasuak aukera eskaintzen du hizkuntza gutxitu baten komunikazio zientifikoa eta bere komunitatea aztertzeko.