Botere konstituziogilea latinoamerikar konstituzionalismo berrian. Venezuela, Bolivia eta Ekuadorreko azken prozesu konstituziogileen analisi konparatu bat
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 21 March 2016
- Gurutz Jáuregui Bereciartu Chair
- Asier Martínez de Bringas Secretary
- Julen Etxabe Lasa Committee member
Type: Thesis
Abstract
Tesi honen aztergai nagusia botere konstituziogilea da.Lehenik eta behin, analisi historiko bat egiten da, botere konstituziogilea historian zein testuingurutan eta zein helbururekin agertu zen zehaztasunez ezagutzeko.Bigarrenik, analisi doktrinala egiten da, doktrinaren arabera botere konstituziogilearen definizioa, ezaugarriak eta aktibazio moduak zeintzuk diren ezagutzeko eta, zehazki, botere konstituziogilearen eta erreforma boterearen mugak non dauden finkatzeko.Hirugarrenik, behin aurrekoa finkatuta, hiru kasu zehatzen azterketa konparatua egiten da: Venezuela (1999-2000), Bolivia (2006-2009) eta Ekuadorreko (2007-2008) prozesu konstituziogileena hain zuzen. Lehen eta hirugarren kasuan konstituzio erreforma prozedurak alboratu eta zuzenean, herri galdeketen bidez, jatorrizko botere konstituziogilea aktibatu egin zen. Zilegi zen hori egitea? Eta baliozkoa? Galdera horiek eta beste batzuk erantzuteko ahalegina egiten da.