Euskararen historia soziopolitikorakoEspainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954)

  1. UGARTE MUÑOZ, ANTON
Dirigida por:
  1. Esteban Anchústegui Igartua Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 29 de septiembre de 2016

Tribunal:
  1. Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga Presidente
  2. Juan Madariaga Orbea Secretario/a
  3. Xarles Videgain Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 120920 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Ez da azterketa honen helburua Euskaltzaindia ezinbestez frankistaren hagiografia korporatiboa egitea izan. Erabili dudan dokumentazio aberatsari eta egindako azterketa zorrotzari esker, uste dut frogatu dudala lekuz kanpo daudela iraganaren idealizazioak nahiz sinplifikazioak, azken finean gure historiaren ezagutza eskasean oinarritzen direnak. Euskaltzaindia frankismoan ez zen izan barne erresistentzian aritu zen elkarte klandestinoa, ezta diktaduraren morroi otzana ere, baizik eta muga politiko estuen barruan gutxieneko jarduera prekario baina duinari eutsi zion giza erakunde inperfektua. Erresistentzia kultural antifrankista, noski, erbesteko Euzkadiko Jaurlaritzaren eta EAJ-PNVren inguruko erakunde eta argitalpenen esku geratu zen. Hala ere, Gerra Hotzaren testuinguruan, nazioartean onartutako diktadura frankistak luze iraungo zuela argi geratu zenean, barnealdeko egitasmo kulturalek, eta kapital sinboliko handia metatutako Euskaltzaindiak, erbesteak baino pisu erabakigarriagoa hartu zuten. Euskarazko kulturaren etorkizunaz den bezainbatean, berebizikoa izan zen jatorrizko lurraldearen eguneroko arazo eta nekeekin lotura zuzena gordetzea.