Errepublikanismoa Gipuzkoan (1868-1923)bilakaera, sustraiak, gizarteratzea eta prosopografia
- Mikel Urquijo Goitia Zuzendaria
- Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2014(e)ko urtarrila-(a)k 24
- Javier Díaz Noci Presidentea
- Fernando Martínez Rueda Idazkaria
- Xabier Irujo Amézaga Kidea
- Susana Serrano Abad Kidea
- Xavier Itçaina Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
¿ Tesi honek 1868 eta 1923 bitartean errepublikanismoak Gipuzkoan izan zuen bilakaera, sustraitzea eta gizarteratzea aztertzea du helburu. Horretarako kultura politikoa bere osotasunean ikertu da, aldagai hauek kontuan hartuz: bilakaera politikoa, igaro zituen etapa ezberdinak, gainontzeko kultura politikoekin izan zuen harremana, gizartean lortu zuen ezarpena, antolatu zituzten edo parte aktiboa izan zuten elkarteak, prentsaren garrantzia, gazte errepublikanoek izandako bilakaera, emakumezkoak errepublikanismoaren baitan jokatu zuen papera, errepublikanoek erlijioaren inguruan izan zituzten kezkak, euskararen erabilpena, hauteskundeetan jokatu zuten papera eta lortu zituzten emaitzak eta protagonisten analisi prosopografikoa¿.