Jatorri berriztagarridun polioletan oinarritutako poliuretanoakpoliuretano termoplastikoak, espuma malgu eta zurrunak eta espuma nanokonpositeak

  1. UGARTE SORALUCE, LORENA
Dirigida por:
  1. Arantxa Eceiza Mendiguren Directora
  2. María Ángeles Corcuera Maeso Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 06 de octubre de 2016

Tribunal:
  1. Carmen Mijangos Ugarte Presidente/a
  2. Nagore Gabilondo Lopez Secretaria
  3. Francisco Javier González Benito Vocal
  4. Juan Francisco Rodríguez Romero Vocal
  5. Lourdes Irusta Maritxalar Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 120940 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Lan honek poliuretano termoplastiko, espuma malgu nahiz zurrun eta poliuretanozko espuma nanokonpositeen sintesi eta karakterizazioa ditu ardatz, sintesirako jatorri berriztagarridun produktuak erabiliz. Konkretuki, biomasan oinarrituriko poliolak nahiz kate luzatzailea eta zelulosa nanokristalak erabili dira. Era honetan materialaren karbono berriztagarri kantitatea igoaz, sintetizaturiko poliuretano materialen jasangarritasuna hobetzen da. Poliuretano termoplastikoak % 100 karbono berriztagarridun poliola erabiliz sintetizatu dira, fase zurrun eta malguen proportzio ezberdinak eta izaera ezberdineko diisozianatoak erabiliz. Fase zurrun kantitatea eta diisozianatoaren linealtasuna igoaz fase banaketa handiagoko material zurrunagoak lortu dira. Espumen kasuan, funtzionalitate ezberdineko poliol nahiz poliol nahasteak erabiliz zurruntasun ezberdineko materialak prestatu dira, beti ere poliol nahastearen karbono berriztagarri kantitatea igotzea bilatuz. Poliuretanozko espuma nanokonpositeak prestatu dira zelulosa nanokristalak eta grafenoa erabiliz. Zelulosa nanokristalek espumaren nano/mikroegituran nahiz gelaxka egituran eragiten dutela ikusi da, propietate mekaniko nahiz biskoelastiko hobetudun materialak prestatzea ahalbidetuz. Grafenoaren erabileraren bidez espuma eroankorrak prestatu dira.