Kartzela genero-erakunde bezalagenero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean
- Mari Luz Esteban Galarza Directora
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 20 de diciembre de 2016
- Dolores Juliano Presidente/a
- Jone Miren Hernández García Secretaria
- Carmen Gregorio Gil Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Kartzela genero-erakunde bezala: genero-bereizkeriak, erresistentzia-praktikak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean doktore-tesiak ardatz izan du kartzela genero-ikuspegitik aztertzea, generoa (bir)sortzen duen instituzio moduan hartuta. Horretarako, hiru ildo nagusi garatu ditu: 1) espetxeratutako emakumeen bizipenak, ibilbideak, aldaketak nahiz ikaskuntzak; 2) kartzelaldiko genero-diskriminazioak eta desberdinkeriak; eta 3) itxialdiko arazoei eta zailtasunei aurre egiteko erresistentzia-praktikak eta agentzia. Ikuspegi biktimizatzaileak eta kriminalizatzaileak baztertu nahi izan ditu, eta emakume presoak baliozko solaskidetzat hartu. Euren arteko aniztasuna kontuan hartuta egin nahi izan du, horren konplexutasunari helduta. Azken batean, ikerketak ezinbestekotzat du emakume presoei buruzko bestelako iruditeria sortzea, errespetua eta aintzatespena funts hartuta, eta euren nondik norakoen jakintzan sakontzea, aktore sozialak euren bizitzen oinarrizko protagonista bezala hartzen dituen ikusmoldearen bidez ¿nahiz eta, batzuetan, aktore sozial horiek ekintzarako eta eraldaketarako aukerak murrizten dituzten testuinguruetan egon.