In vivo strategies for the study of ubiquitination and ubiquitin-related diseasesapplication to Angelman syndrome

  1. RAMIREZ SANCHEZ, JUAN MANUEL
Dirigida por:
  1. Ugo Mayor Martínez Director

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 de octubre de 2016

Tribunal:
  1. Jose Antonio Rodríguez Pérez Presidente
  2. Maria Rosa Barrio Olano Secretario/a
  3. Catherine Lindon Vocal

Tipo: Tesis

Teseo: 120937 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Ubikuitilazioa neuronen garapenerako eta funtzionamendurako ezinbesteko da. Neuronetan ubikuitina itsatsita daukaten proteinen identifikazioak asko lagunduko luke prozesu honek garunean dituen zereginak hobeto ulertzeko. Baina ubikuitinatuak dauden proteinak kopuru oso txikian aurkitu ohi direnez, haien identifikazioa lan zaila da.Ugo Mayor Doktorearen laborategiak ubikuitinak kontrolatzen dituen proteinak ikertzeko estrategia eraginkor bat garatu du. Hain zuzen ere, estrategia ubikuitina biotinarekin in vivo markatzean datza. Tesi honetan zehar, estrategia hori Drosophilaren foto-errezeptoreetara hedatu dugu, ubikuitinazio bidezidorrak neurona heldu baten markoan ikertzeko in vivo eredu bat hedatuz. Bestalde, metodologia horren bidez Drosophila Ube3aren lehendabiziko in vivo substratua aurkitu dugu. E3 ligasa hori gizakietan Angelman sindromearen arduraduna da. Gainera, GFP-erauzketa metodo bat garatu dugu proteina bakarra isolatu eta bere ubikuitinatutako frakzioaren ikerkuntza errazten duena. Protokolo horretaz baliatuz, Ube3aren beste lau substratu biokimikoki balioztatu ditugu neurona-antzeko zelula sistema batean. Tesi honetan garatutako bi metodologiak ubikuitinazioa ikertzeko dauden beste estrategiak osatzeko abantaila apartak eskaintzen dituzte. Protokolo bi hauek ubikuitinazioan arazoak dituzten gaixotasunak hobeto ulertzen lagunduko dute etorkizunean.