Entitate izendunen desanbiguazioa ezagutza-base erraldoien arabera
- Aitor Soroa Etxabe Director
- Eneko Agirre Bengoa Director
Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 14 February 2017
- Arantza Díaz de Ilarraza Sánchez Chair
- Arkaitz Zubiaga Secretary
- Horacio Rodríguez Hontoria Committee member
Type: Thesis
Abstract
Gaur egun, interneten nabigatzeko orduan, ia-ia ezinbestekoak dira bilatza-ileak, eta guztietatik ezagunena Google da. Bilatzaileek egungo arrakastarenzati handi bat ezagutza-baseen ustiaketatik eskuratu dute. Izan ere, bilaketasemantikoekin kontsulta soilak ezagutza-baseetako informazioaz aberastekogai dira. Esate baterako, musika talde bati buruzko informazioa bilatzean,bere diskografia edo partaideetara esteka gehigarriak eskaintzen dituzte. Her-rialde bateko lehendakariari buruzko informazioa bilatzean, lehendakari izan-dakoen estekak edo lurralde horretako informazio gehigarria eskaintzen dute.Hala ere, gaur egun pil-pilean dauden bilaketa semantikoen arrakasta kolokanjarriko duen arazoa existitzen da. Termino anbiguoek ezagutza-baseetatikeskuratuko den informazioaren egokitasuna baldintzatuko dute. Batez ere,arazo handienak izen berezien edo entitate izendunen aipamenek sortuko di-tuzte.Tesi-lan honen helburu nagusia entitate izendunen desanbiguazioa (EID)aztertu, eta hau burutzeko teknika berriak proposatzea da. EID sistemektestuetako izen-aipamenak desanbiguatu, eta ezagutza-baseetako entitateekinlotuko dituzte. Izen-aipamenen izaera anbiguoa dela eta, hainbat entitateizendatu ditzakete. Gainera, entitate berdina hainbat izen ezberdinekinizendatu daiteke, beraz, aipamen hauek egoki desanbiguatzea tesiaren gakoaizango da.Horretarako, lehenik, arloaren egoeraren oinarri diren bi desanbiguazioeredu aztertuko dira. Batetik, ezagutza-baseen egituraz baliatzen den ereduvglobala, eta bestetik, aipamenaren testuinguruko hitzen informazioa usti-atzen duen eredu lokala. Ondoren, bi informazio iturriak modu osagarriankonbinatuko dira. Konbinazioak arloaren egoerako emaitzak hainbat datu-multzo ezberdinetan gaindituko ditu, eta gainontzekoetan pareko emaitzaklortuko ditu.Bigarrenik, edozein desanbiguazio-sistema hobetzeko helburuarekin ideiaberritzaileak proposatu, aztertu eta ebaluatu dira. Batetik, diskurtso, bil-duma eta agerkidetza mailan entitateen portaera aztertu da, entitateek pa-troi jakin bat betetzen dutela baieztatuz. Ondoren, patroi horretan oinar-rituz eredu globalaren, lokalaren eta beste EID sistema baten emaitzak moduadierazgarrian hobetu dira. Bestetik, eredu lokala kanpotiko corpusetatik es-kuratutako ezagutzarekin elikatu da. Ekarpen honekin kanpo-ezagutza honenkalitatea ebaluatu da sistemari egiten dion ekarpena justifikatuz. Gainera,eredu lokalaren emaitzak hobetzea lortu da, berriz ere arloaren egoerakobalioak eskuratuz.Tesia artikuluen bilduma gisa aurkeztuko da. Sarrera eta arloaren ego-era azaldu ondoren, tesiaren oinarri diren ingelesezko lau artikulu erantsikodira. Azkenik, lau artikuluetan jorratu diren gaiak biltzeko ondorio orokorrakplanteatuko dira.