Bullying eta cyberbullyingaprebalentzia lehen hezkuntzako azken zikloan eta aldagai pertsonal eta familiarrekiko loturak
- MACHIMBARRENA GARAGORRI, JUAN MANUEL
- Maite Garaigordobil Landazabal Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 27 de junio de 2017
- Carmen Maganto Mateo Presidente/a
- Esther Calvete Zumalde Secretaria
- Marian Bilbao Ramírez Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak azken urteetan izan duen gorakada dela eta gaztetxoenek egiten duten erabilera kaltegarriaren ondorioz, aurrez aurreko eskola-jazarpena (bullying) bitarteko elektronikoen bidezko jazarpenera (cyberbullying) hedatu da. Ikerketa honen helburuak bullying eta cyberbullyingaren prebalentzia eta nortasun ezaugarri eta testuinguru familiarrekiko loturak aztertzea izan dira. Ikerketaren lagina lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 1.993 ikaslek osatu dute. Parte-hartzaileek 9 eta 13 urte bitarte zituzten, % 50,2 mutila da, eta % 48,8, neska. Ikerketa gauzatzeko zeharkako diseinu eta metodologia deskriptibo eta konparatiboa erabili dira. Parte-hartzaileek fidagarritasun- eta baliozkotasun-berme psikometrikoak betetzen dituzten tresnak bete dituzte. Emaitzek ondorengoa ezagutzera eman dute: (1) aurrez aurreko bullyingean laginaren % 13,2 biktima-huts larriek, %1,6 erasotzaile-huts larriek, %2 biktima-erasotzaile larriek osatzen dutela, eta cyberbullyingean % 2,9 ziberbiktima-huts larria, % 0,3, zibererasotzaile-huts larria eta % 0,2, ziberbiktima-erasotzaile larria dela; (2) Bullyingean sarrien ematen diren jokaerak ahozko erasoak eta eraso fisikoak dira urrenez urren; cyberbullyingean maiztasun handienez ematen direnak mezu iraingarriak eta beldurtzeko asmoz egindako deiak dira; (3) bullyingean biktima-erasotzaile diren mutilen ehunekoa altuagoa da, mutilek bullying eta cyberbullying eraso jokaera kopuru gehiago pairatu eta burutu dituzte; (4) bullying biktima-erasotzaileen ehunekoa altuagoa da bosgarren mailan eta cyberbullyingari dagokionez, seigarren mailan ziberbiktima-hutsen, zibererasotzaile-hutsen, ziberbiktima-erasotzaileen eta ziberbehatzaileen ehunekoa esanguratsuki altuagoa da; bosgarren mailan jasandako zein behatutako aurrez-aurreko jokaera kopurua handiagoa da, jasandako cyberbullying jokaera kopurua handiagoa da seigarren mailan;(5) bullying zein cyberbullyingean jasandako jokaera kopurua handiagoa da ikastetxe publikoetan; (6) bullying biktima eta erasotzaile diren neska eta mutilek, ziberbiktima diren neska-mutilek eta neska zibererasotzaileek osasun-arazo eta arazo psikosomatiko gehiago dituzte eta eskola estres, familiako estres eta estres orokor maila altuagoak dituzte, zibererasoak egiten dituzten mutilek, berriz, eskolako estres handia ageri dute; (7) biktimek eta ziberbiktimek arazo barnerakoi, kanporakoi zein arazo emozional orokor gehiago pairatzen dituzte; erasotzaileek eta zibererasotzaileek arazo kanporakoi eta arazo emozional eta jarrerazko gehiago pairatzen dituzte; (8) bullying erasotzaile zein biktima diren neska-mutilen gurasoek guraso-estres maila altuagoa dute; ziberbikima eta zibererasotzaile diren mutilen gurasoek guraso izatearen rolak ordainsari baxua duela adierazten dute; (9) biktima eta erasotzaile diren nesken eta ziberbiktima eta zibererasotzaile diren mutilen gurasoek puntuazio maila baxuagoa dute guraso konpetentzian; (10) praktika autoritarioak mutil zein nesketan biktimizazioarekin erlazionatzen dira, eta mutiletan erasoarekin; praktika permisiboak, biktimizazio, eraso eta zibererasoarekin lotuta agertzen dira mutiletan eta zibererasoarekin nesketan. Emaitzek erakusten dutenez, hezkuntza-ziklo honi egokitutako bullying zein cyberbullying prebentzio zein interbentzio planak sortzea beharrezkoa da, biktima eta erasotzaileen ezaugarri pertsonalak kontuan hartuz eta familiaren parte-hartzea bultzatuz. // Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak azken urteetan izan duen gorakada dela eta gaztetxoenek egiten duten erabilera kaltegarriaren ondorioz, aurrez aurreko eskola-jazarpena (bullying) bitarteko elektronikoen bidezko jazarpenera (cyberbullying) hedatu da. Ikerketa honen helburuak bullying eta cyberbullyingaren prebalentzia eta nortasun ezaugarri eta testuinguru familiarrekiko loturak aztertzea izan dira. Ikerketaren lagina lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako 1.993 ikaslek osatu dute. Parte-hartzaileek 9 eta 13 urte bitarte zituzten, % 50,2 mutila da, eta % 48,8, neska. Ikerketa gauzatzeko zeharkako diseinu eta metodologia deskriptibo eta konparatiboa erabili dira. Parte-hartzaileek fidagarritasun- eta baliozkotasun-berme psikometrikoak betetzen dituzten tresnak bete dituzte. Emaitzek ondorengoa ezagutzera eman dute: (1) aurrez aurreko bullyingean laginaren % 13,2 biktima-huts larriek, %1,6 erasotzaile-huts larriek, %2 biktima-erasotzaile larriek osatzen dutela, eta cyberbullyingean % 2,9 ziberbiktima-huts larria, % 0,3, zibererasotzaile-huts larria eta % 0,2, ziberbiktima-erasotzaile larria dela; (2) Bullyingean sarrien ematen diren jokaerak ahozko erasoak eta eraso fisikoak dira urrenez urren; cyberbullyingean maiztasun handienez ematen direnak mezu iraingarriak eta beldurtzeko asmoz egindako deiak dira; (3) bullyingean biktima-erasotzaile diren mutilen ehunekoa altuagoa da, mutilek bullying eta cyberbullying eraso jokaera kopuru gehiago pairatu eta burutu dituzte; (4) bullying biktima-erasotzaileen ehunekoa altuagoa da bosgarren mailan eta cyberbullyingari dagokionez, seigarren mailan ziberbiktima-hutsen, zibererasotzaile-hutsen, ziberbiktima-erasotzaileen eta ziberbehatzaileen ehunekoa esanguratsuki altuagoa da; bosgarren mailan jasandako zein behatutako aurrez-aurreko jokaera kopurua handiagoa da, jasandako cyberbullying jokaera kopurua handiagoa da seigarren mailan;(5) bullying zein cyberbullyingean jasandako jokaera kopurua handiagoa da ikastetxe publikoetan; (6) bullying biktima eta erasotzaile diren neska eta mutilek, ziberbiktima diren neska-mutilek eta neska zibererasotzaileek osasun-arazo eta arazo psikosomatiko gehiago dituzte eta eskola estres, familiako estres eta estres orokor maila altuagoak dituzte, zibererasoak egiten dituzten mutilek, berriz, eskolako estres handia ageri dute; (7) biktimek eta ziberbiktimek arazo barnerakoi, kanporakoi zein arazo emozional orokor gehiago pairatzen dituzte; erasotzaileek eta zibererasotzaileek arazo kanporakoi eta arazo emozional eta jarrerazko gehiago pairatzen dituzte; (8) bullying erasotzaile zein biktima diren neska-mutilen gurasoek guraso-estres maila altuagoa dute; ziberbikima eta zibererasotzaile diren mutilen gurasoek guraso izatearen rolak ordainsari baxua duela adierazten dute; (9) biktima eta erasotzaile diren nesken eta ziberbiktima eta zibererasotzaile diren mutilen gurasoek puntuazio maila baxuagoa dute guraso konpetentzian; (10) praktika autoritarioak mutil zein nesketan biktimizazioarekin erlazionatzen dira, eta mutiletan erasoarekin; praktika permisiboak, biktimizazio, eraso eta zibererasoarekin lotuta agertzen dira mutiletan eta zibererasoarekin nesketan. Emaitzek erakusten dutenez, hezkuntza-ziklo honi egokitutako bullying zein cyberbullying prebentzio zein interbentzio planak sortzea beharrezkoa da, biktima eta erasotzaileen ezaugarri pertsonalak kontuan hartuz eta familiaren parte-hartzea bultzatuz.