Euskadi Irratiko (EITB) eta Radio nan Gàidheal-go (BBC ALBA) kazetarien profil eta jarreren alderaketa
- José Larrañaga Zubizarreta Director/a
- Javier Díaz Noci Director/a
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 28 de enero de 2013
- Philip Ronald Schlesinger Presidente/a
- Ainara Larrondo Ureta Secretaria
- Jean-Jacques Cheval Vocal
- Carmelo Garitaonandia Garnacho Vocal
- Guy Starkey Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Nazioarteko doktore-tesi honetan Euskadi Irratiko (EITB) eta Radio nan Gàidheal-go (BBC ALBA) kazetari profesionalen azterketa burutu dugu.Horretarako triangelatze metodologikoaz baliatu gara, tresna kualitatiboak eta kuantitatiboak uztartuz; horrek gainbalioa erantsi dio gure ikerlanari. Euskadi Irratia hartzen dugu azterketa gune nagusitzat eta atzerriko erreferentzi loturak egiteko eskoziar gaelikoz lan egiten duten Radio nan Gàidheal-go kazetarien kasua eta esperientzia arakatzen dugu. Ikerketa honetan ondorengoak ditugu aztergai nagusiak: Kazetari euskaldun eta gaelikoen profil soziala, ibilbide profesionala, lan-funtzionamendua, konbergentzia prozesuek kazetarien eguneroko zereginetan duten eragina, hautemandako oztopoak eta emandako erantzunak, kazetarien profesionaltasunaren adierazleak, kazetariek irudikatutako entzuleriaren elementuak eta kazetarien asebetetze profesionala eta asetze horretan eragina duten faktoreak.