Euskararen morfologia historikorakoartikuluak eta erakusleak
- Joseba Andoni Lakarra Andrinua Director
Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 19 de junio de 2015
- José Ignacio Hualde Presidente/a
- Blanca Urgell Lázaro Secretaria
- Joaquín Gorrochategui Churruca Vocal
- Urtzi Etxeberria Otaegi Vocal
- Patxi Salaberry Vocal
Tipo: Tesis
Resumen
Euskal artikuluaren bilakaeraren analisi diakroniko bat egin dut. Horren barrenean, deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa egin dut, batetik, eta artikuluaren erabileraren deskripzio historiko bat, bestetik.Artikuluak D-elementu gisa sailkatu ditut, erakusleen gramatikalizazioaren azalpen estandarren barrenean; -a artikulu prototipikoaz landa, erakusleetatik datozen beste artikulu batzuk identifikatu ditut horrela. Analisi modu honek azalbide bakarraren pean ezarri ditu deklinabide mugatuaren berreraiketan zeuden hainbat arazo.Berreraiketa morfologiko horretarako, Erdi Aroko datuen arakatze sistematikoa egin dut. Datu horiek osatu dute berreraiketa proposamenaren oinarri enpirikoa; bertan aurkitu ditut D-elementuen aldaerarik arkaikoenak.Artikuluaren erabileraren deskripzio historikorako, XVI. mendeko testuetako datuak erauzi ditut. Testuinguru sintaktikoen arabera analizatu dut artikuluaren erabilera: bokatiboak, perpaus existentzialak, perpaus predikatiboak eta subjektuak. Sintagmen funtzioaren eta beren markatze morfologikoari dagozkion zenbait korrelazio azaleratu ditut horrela.Datu historiko horien argitara, artikuluaren erabilera zabalduaz eman izan den azalpen diakroniko bat neurtu dut. Numero morfologikoaren araberako artikuluaren zabaltzearen hipotesia zalantzan jarri dut, eta sintagmen erreferentzialtasunari edo izaera semantikoari dagozkien azalpenak bilatu. Honek analisi sinkronikoetarako izan litzakeen ondorioak ere aztertu ditut.Berreraiketa morfologikoaren beste zenbait zehar ondorio ere garatu ditut: (1) deklinabide mugatuaren bilakaera diakronikoak hizkuntzaren izaera eranslearen aurka egin duela proposatu dut. (2) Erakutsi dut euskara ez dela ergatibitate orokorreko hizkuntza bat, eta numero morfologikoaren araberako erdibitzea duela. (3) Hasperenak Nafarroan XVII. mendera arte iraun zuela proposatu dut, erakusleetan bederen.Ororen buru, artikuluen eta erakusleen berreraiketa bata bestearen menpe egitearen onurak erakutsi ditu tesi honek.