Practicumaren eragina gizarte langintzako heziketanGasteizko Eskolaren kasua 1964-2009

  1. Berasaluze Correa, Ainhoa
Zuzendaria:
  1. Julen Zabalo Bilbao Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2010(e)ko ekaina-(a)k 30

Epaimahaia:
  1. Sabino Ayestarán Etxeberria Presidentea
  2. Milagros Amurrio Vélez Idazkaria
  3. Esther Raya Díez Kidea
  4. Javier Elzo Imaz Kidea
  5. Joseba Azkarraga Etxagibel Kidea

Mota: Tesia

Teseo: 297404 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Gizarte Langintza jakintza aplikatua izatean, ezagutza teorikoak eta praktikoak, biak, biziki garrantzitsuak dira. Bai lanbidearen eta bai diziplinaren ikuspegitik, ezagutza teorikoetatik praktikoetara, eta ezagutza praktikoetatik teorikoetara etengabeko joan-etorria ezinbestekoa da. Ikerketa honek Gizarte Langintza heziketaren practicuma izan du aztergai, eta Gizarte Langintza heziketan practicumak bereganatzen duen garrantziaren zioak eta dakartzan ondorioak ikerketa objektu nagusi bilakatu dira. Ikergaiak, Gizarte Langintzaren ezagutza praktikoen eta ezagutza teorikoen azterketan murgildu gaitu. Halatan, eremuko eragileen diskurtso kolektiboan ezagutza tipo bakoitzaren inguruko balioespena, eta honek guztiak Gizarte Langintzaren bilakaeran, egungo egoeran eta etorkizuneko garapenean duen eragina aztertu dugu.