Emakumeei, Bakeari eta Segurtasunari buruzko 1325 Ebazpena nazioarteko lankidetzaren tresna gisaEuskal GGKEen eta Hegoalde Globaleko emakumeen erakundeen ikuspegia

  1. Irantzu Mendia Azkue coord.

Editorial: Hegoa. Instituto de Estudios sobre Desarrollo y Cooperación Internacional

ISBN: 978-84-16257-96-6

Ano de publicación: 2022

Tipo: Libro

Resumo

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 2000n onartutako 1325 Ebazpena, Emakumeei, Bakeari eta Segurtasunari buruzkoa, funtsezko erreferentzia bilakatu da gatazkak eraldatzeko eta bakea eraikitzeko nazioarteko lankidetzaren jardueretan. Onartu zenetik igaro diren 20 urte pasatxo hauetan, hainbat ebaluazio egin dira nazioarteko, eskualdeko eta estatuko mailetan. Horiek 1325 Ebazpenaren “argien eta itzalen” berri eman dute. Argitalpen honen helburua, izan ere, egindako ebaluazioei berezitasun bat gehitzea da, hau da, Ebazpenaren potentzialtasunen eta mugen azterketa, gatazkako, gatazka osteko edo tentsio sozio- politikoko egoeran dauden herrialdeetako GGKEen eta emakumeen eta feministen kolektiboen ikuspegitik. Zehazki, lan hau gure ingurunetik abiatzen da euskal GGKEen eta euskal lankidetza hartzen duten toki hauetako emakumeen eta feministen erakundeen ikuspegien eta esperientzien berri emateko: Kolonbia, El Salvador, Kongoko Errepublika Demokratikoa (KED) eta Balkanak. Horiek beraz, lan honen kasu-azterketak dira.