Condiciones laborales, accidentes de trabajo y enfermedad profesional = Lan baldintzak, lan istripuak eta gaixotasun profesionalauna comparativa de la población migrante y autóctona en la C.A. de Euskadi desde una perspectiva de género = EAE-ko biztanleria migratzailearen eta autoktonoaren alderaketa genero ikuspegitik
- Yolanda González-Rábago
- Unai Martín
- Erika Valero
- Iratxe López-López de Araya
Editorial: OSALAN-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales
ISBN: 978-84-19165-17-6
Ano de publicación: 2024
Tipo: Libro
Resumo
Lan-merkatua hainbat ardatzen arabera segmentatuta dago (sexua/generoa, jatorria, migrazio-egoera, adina, dibertsitate funtzionala eta sentsoriala), eta desberdintasunak eragiten dituzte. Segmentazio horiek, ezinbestean, ondorio desberdinak dituzte laneko osasunean: arriskuekiko esposizio desberdinak, arriskuen pertzepzio desberdinak, estaldura desberdinak, osasunerako kalte desberdinak lan-eremuan (lan-istripuak, gaixotasun profesionalak, etab.). Joera horien eta beraien ondorioen jakitun, Osalanek honako ekintza hau jaso zuen 2023ko kudeaketa-planean: «Migratzaileen lan-baldintzen, lan-istripuen eta gaixotasun profesionalaren egoera genero-ikuspegitik aztertzea» (5.17. ekintza). Azterlan hori garatzeko, UPV/EHUko OPIK Osasunaren Determinatzaile Sozialei eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldea kontratatu zen. Talde horrek argitalpen honetan jasota dakarzkizuegun lehen argazki bat egin du migratzaileen, emakumeen eta gizonen, laneko segurtasunari eta osasunari buruz, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat inkesta eta estatistika aztertuta, bai eta bibliografia-bilaketa eta adituei kontsulta eginda ere. Beste datu interesgarri batzuen artean, ikerketak egiaztatzen du migratzaileek bertakoek baino lan-baldintza okerragoak dituztela, bereziki emakume migratzaileek, eta horrek laneko arriskuen eraginpean egotean eta jasaten dituzten kalteetan eragiten duela. Bestalde, ikusi da lan-istripuen kasuan gizon atzerritarren istripu-tasa nazionalena baino askoz handiagoa bada ere, emakume migratzaileen kasuan, bertako emakumeenak baino tasa txikiagoa erakusten dutela.