Diagnóstico de Competitividad del Territorio Histórico de Bizkaia 2023La competitividad al servicio del bienestar en Bizkaia

  1. Edurne Magro
  2. Rakel Vázquez

Éditorial: Orkestra-Instituto Vasco de Competitividad

Année de publication: 2024

Type: Livre

Résumé

Bizkaiko diagnostiko honek lurraldearen lehiakortasuna eta bertan bizi diren pertsonen ongizatea ditu aztergai. Adimenari lotutako tresna bat da, lurraldearen etorkizuneko estrategia eraikitzeko lagungarria, ziurgabetasun handiko ingurune ekonomiko globalean. Diagnostikoak Orkestrak landutako ongizatea helburu duen lehiakortasun esparrua aplikatzen du, lurraldeko ongizatearen emaitzetan eta ekonomia eta enpresa emaitzetan sakontzeko. Gainera, gobernuek, enpresek eta beste eragile batzuek emaitza horietan eragiteko erabil ditzaketen palankak aztertzen ditu, Bizkaiko egiturazko ingurune zehatza kontuan hartuta. 2021ean egindako lehen diagnostikoan ez bezala, oraingo azterketan, gaur egungo erradiografia lortzeaz gainera, bilakaera ere aztertu dugu, COVID-19aren krisiak eta beste zenbait alderdik, horien artean, energia prezioen gorakadak, Bizkaiko lehiakortasunean eta ongizatean izan duten eragina ulertzeko. Hala, diagnostikoak galdera hauei erantzuten die: Nolako eragina izan dute 2020ko krisiak eta ziurgabetasuna eragiten duten maila globaleko beste elementu batzuek Bizkaiko lehiakortasunean eta ongizatean? Nolakoa izan da lurraldearen susperraldia epe laburrean? Zein erronkatan jarraitu behar da lanean epe ertain eta luzean?