Argentinako diasporako euskal prentsaren azterketaLaurak Bat (1878-1891), La Baskonia (1893-1943) eta Irrintzi (1903-1923)
- ZELAIA BOLINAGA, KEPA
- Irati Agirreazkuenaga Onaindia Directora
- Ainara Larrondo Ureta Directora
Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 14 de de juliol de 2023
Tipus: Tesi
Resum
Ikerketa honek Argentinako diasporako euskal prentsaren sorrera eta garapena aztertzen ditu, XIX. mende bukaeran hasi eta Espainiako Gerra Zibila arteko garaian sakonduz. Izan ere, gaiari buruzko literaturan Argentinako diasporako euskal prentsa gutxi aztertu da gaur arte. Gabezia hori betetzen laguntzeko, tesiak hiru aldizkari aztertzen ditu eduki-analisiaren bidez: Laurak Bat (1878-1891), La Baskonia (1893-1943) eta Irrintzi (1903-1923). Aldizkari mota ezberdinek (instituzionala, kultural-intelektuala eta politikoa) landu zituzten kazetaritza-estiloa eta diskurtsoa aztertu da, eta era berean, aldizkari horiek argitaratu ziren testuinguruan kokatu dira eta diasporako euskal komunitatearen zein beharri erantzuten zioten azaldu da. Guztira, Laurak Bat-en 281 zenbaki, La Baskonia-ren 1.671 zenbaki eta Irrintzi-ren 133 zenbaki aztertu dira.