Gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren sakontze komunitarioa
- ZUBILLAGA HERRAN, NEREA
- Ainhoa Berasaluze Correa Director
- Julen Zabalo Bilbao Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 27 de xullo de 2023
Tipo: Tese
Resumo
Tesiaren helburua Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman komunitarioan behar beste zergatik sakontzen ez den jakitea da.Ikerketa lanean jasotzen den bezala eta adituek diotenari jarraiki, entzuna da, gaur egun, gizarte-zerbitzuak krisian daudela. Hori horrela izanik, hainbat erronka dituzte, besteak beste: objektua definitzeko beharra, unibertsaltasun printzipioan sakontzeko beharra edo arreta eredu asistentzialistatik atera beharra.Erronka horiei erantzuteko zein gizarte zerbitzuek behar duten berrantolaketa egiteko, bai adituek eta baita legeek ere komunitarioan sakontzea planteatzen dute. Errealitatean aldiz, ez da horrela gertatzen.Egoera horren arrazoiak ezagutzeko, ikerlan honetan, metodologia kualitatiboa erabili da eta landa lana bi azpiataletan banatu da: batetik, aurre landa lana deitutako atalean, komunitarioan adituak diren pertsonei egindako sakoneko elkarrizketen eta azken urteetako planteamendu ezberdinen bitartez, marko analitiko bat sortu da. Markoak dimentsio ezberdinak ditu eta dimentsioetako bakoitzean, gizarte zerbitzuen baitan komunitarioa baldintzatzen duten elementu baldintzatzaileak identifikatu dira. Bestetik, behin hori eginda, Gasteizko udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuen kasu azterketa gauzatu da, elementu baldintzatzaileen bidez ateratakoekin ikerketa galdera nagusiari erantzuteko.Ondorio nagusi gisa, dimentsio guztietatik erresistentziak daudela nabarmenduko genuke, interes faltari, ezezagutzari eta borondateari lotutakoak.