Autokontzeptuaren garapena eta eskola inplikazioa haur literaturaren bidez

  1. ARBAIZA LECUE, NAGORE ZURIÑE
Dirigée par:
  1. Arantzazu Rodríguez Fernández Directrice
  2. Xabier Etxaniz Erle Directeur

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 16 décembre 2022

Type: Thèses

Teseo: 783417 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Autokontzeptua haurtzaroan garatzen hasten den aldagaia da, izaera multidimentsionala duena. Aldagai hau aspaldi izan da psikologien interesgune, baina 80ko hamarkada arte ez da agertuko Hezkuntzaren Psikologiaren legezko oinarri bezala (Mori, 1989, Ruiz, 2002an aipatua). Markusek (1977, Bower, 1983an aipatua) autokontzeptua, estruktura kognitibo egituratu bat bezala definitzen du, norbanakoaren bizitza esperientziaren ondorioz sortzen dena. Baina, zein da estruktura kognitibo hori?Zelako harremana dauka egunerokotasunean ager daitezkeen bestelako aldagaiekin? Eragina izango du eskola inplikazioan? Eta hau guztia, Lehen Hezkuntzan emango al da?Galdera guztien erantzunaren bila bideratu da tesi hau, nerabe eta helduetan hain aztertuta izan den autokontzeptua eta eskola inplikazioa, Lehen Hezkuntzan ildo beretik jarraitzen duen baieztatu edo ezeztatzeko, eta baita harremana nondik norakoa eta zerk eraginda izan daitekeen ezagutzeko, Lehen Hezkuntzan hasten baita autokontzeptuaren egitura hierarkiko eta multidimentsionala sortzen (Clark, 1963; Marston, 1968; Tannenbaum eta Witty, 1967).Tesian zehar, autokontzeptuaren estrukturaren inguruko teoriek izandako garapena aztertuko da, hasierako ikuspuntu unidimentsionaletik (Coopersmith, 1967, Rosenberg, 1976), 70eko hamarkada arte oihartzun izugarria izango duena, gaur egun aldarrikatzen den eredu multidimentsional hierarkikora ailegatuz (Shavelson et al., 1976). Ikuspuntu multidimentsionalak, autokontzeptua pertzepzio akademikoen multzotzat hartzen duena eta pertzepzio ez akademikoak, arlo sozial, emozional eta fisikoan egituratuta daudenak.Eredu honek bere gain hartzen du autokontzeptua dimentsio anitzekoa dela, hierarkikoki antolatuta eta egituratuta dagoela, maila altuagoetan beheko mailetan baino trinkoagoa izango da, honen aldagarritasuna zailduz. Honetaz gain aldagai ebolutibo bezala definitzen da, alderdi deskribatzaile eta ebaluatzaileak barne hartzen dituena eta entitate propioa duen konstruktua dela, harremana duen bestelako konstruktu eta aldagaietatik bereiziz (Shavelson et al., 1976).Shavelsonek eta kolaboratzaileek (1976) aipatutakoa da tesi honek kontuan hartuko duen teoria eta honen inguruan eraikiko da bai Lehen Hezkuntzako haurren autokontzeptu multidimensionala neurtzeko erreminta, baita, multidimentsionaltasunaren eta hierarkiaren teorian oinarrituta, adin honetako haurren autokontzeptuaren barne estrukturaren proposamena egitea, eta hau aldi berean, eskola inplikazioarekin duen harremana aztertzea, aldagai hauetan bietan eragiteko esku hartzea proposatuz.Tesi honek hiru zeregin betetzen ditu aldi berean: izaera teorikoa duten gaiak argitzea eta baliabide psikometrikoak eskaintzea alde batetik, eta hauetan eragiteko esku hartzea proposatu. Hiru zereginak elkarri lotuta daude, izan ere, Lehen Hezkuntzako haurren autokontzeptu multidimentsionalaren izaera argitzeko beharrezkoa da neurtzeko tresna egoki bat izatea eta, aldi berean itaunketa egokia eraiki beharko da, bai autokontzeptuaren eta eskola inplikazioaren arteko harremana neurtzeko, baita esku hartzearen eraginkortasuna era objektibo batean baieztatu edo ezeztatzeko, horretarako propietate psikometriko egokiak aipatzen dituen baldintzak bete beharko ditu itaunketak, hala nola, fidagarritasuna, koherentzia, barne konsistentzia¿Esku hartzeak erabiltzen duen Haur eta Gazte literaturari dagokionez, azpimarratu beharra dago bizi garen mundu honetan uneoro egin behar dugu errealitatera egokitzeko esfortzua, geroz eta zorrotzagoak diren egoerei aurre egiteko. Hori dela eta, sormena ezinbesteko erreminta bilakatzen da, berebizikoa eta hasten ari dena, norberaren nortasun eta garapen profesionalean eragiteko (Justo etaMartinez, 2009). Autokontzeptua berez esperientzia anitzen ondorioa izango litzateke; bai esperientzia fisikoak, kognitiboak, afektiboak zein sozialak. Ipuinak, haurren sormenaren pizgarriak dira, eta esperientzia bera ere aberasten laguntzen dute (Rojas, 2009).Ikerketaren metodoari dagokionez, tesi honen helburuak kontuan izanda, hiru dira jarraitu beharreko metodoaren ardatzak, helburu bakoitzari egokitzen zaiona.Lehenengo helburuak, gaur egin ikerkuntzan fidagarria eta baliagarria den autokontzeptu multidimentsionala Lehen Hezkuntzan neurtzeko instrumentua ekartzea, ikerketa instrumentala suposatzen du, proposatutako konstruktuaren barne estruktura, barne konsistentzia edo fidagarritasuna ezagutu eta egiaztatzea ahalbidetuko du besteak beste.Honekin batera aldagaien azterketa deskriptiboa eta harreman transbertsala aztertu da, atzera begirako ez post facto batekin konbinatuz. Orokorrean erregresioak erabiliko dira (Montero eta León, 2002). Horrela ezagutuko da bigarren helburuak (Lehen Hezkuntzako ikasleen autokontzeptua eta eskola inplikazioa aztertzea) autokontzeptuaren eta eskola inplikazioaren arteko harremana eta hauek bai adina zein sexuaren arabera duen eragina.Horretaz gain, ikerketa kuasi-esperimentalaren bidez, kuasi-kontrol taldea izan duena (eskoletako taldekatze naturalak erabili direlako talde esperimentala eta kontrol taldea sortzeko), esku hartzearen eraginkortasuna neurtu da (Montero eta León. 2005), hirugarren helburuari erantzuna emanez (Ipuinak Lehen Hezkuntzako haurren autokontzeptu maila eta eskola inplikazioa hobetzeko duen gaitasun maila neurtzea sexu eta eskola-mailaren araberakoa, kontrol taldea izango duen diseinu kuasiesperimentalaren bidez).1 eta 2 helburuek prozedura berdina jarraitu zuten, paraleloki egindako azterketa izan baitzen. Lehenengo eta behin etika komitearen oniritzia jaso izan da, horren ostean eskolekin kontaktuan jarri eta egitekoa azalduz. Hau egitean bai zuzendari, irakasle eta gurasoen oniritzia jaso egin da. Behin hau izanda, ikerketaren nondik norakoak azaldu dira eta beharrezkoak diren baimenak eskatu.Itaunketa aurrera eramateko lehenengo eta bigarren mailan prozesua gidatua izan da, item bakoitza irakurriz eta honen azalpen txikia emanez, eta 3.mailatik aurrera era autonomoan erantzun dute. Itaunketa Costa Rican frogatu izan da ere, baina lehenengo ikerketa pilotua izanda, honek ez du funtzionatu, beraz alde batera utzi behar izan da prozesua.Hau guztia 2020-2021ean egitekoa zen, baina COVID-19ak sortutako larrialdiaren ondorioz 2020-2021 ikasturtean eraman da aurrera.Hirugarren helburuari dagokionez hurrengoa izan da jarraitutako bidea: Lehenengo eta behin adituekin egin da lan bai liburuak zein autokontzeptuaren dimentsio bakoitzean eragiteko ariketak zeintzuk izan litezkeen aukeratzeko. Horrela sortu izan da esku hartzea. 9 saioz osatua egongo da, Printze Txikiaren ipuina haritzat hartuta. Hau bai paperean zein formatu digitalean sortuz.Itaunketekin egin izan den moduan, haurrek esku hartzean paprte hartzeko tutore legalek sinatu beharreko papera ekarri dute eta hau izanda eraman da aurrera esku hartzea.Emaitzak aztertzerako orduan kontuan hartu da bai subjektuen autonomia gradua, taldekatzeak, esku hartzearen iraupena eta baita sortutako materialak. Emaitzen azterketari dagokionez, froga parametrikoak erabili dira, nahiz eta batzuetan datuak distribuzio normal bati ez jarraitu, edota taldearen laginak 40ko minimora heldu ez badira ere, froga hauek balizko normaltasunaren urratzeari aurre egiteko behar beste indartsuak direlako (Edgell eta Noon, 1984; Chok, 2010; Montilla eta Krorey, 2010; Schmider et al., 2010).Ikerketa honen helburuek eta hipotesiek gaur eguneko teoria zientifikoei ekarpena egitea zuten asmoa, hala nola, Lehen Hezkuntzako garaian autokontzeptuaren barne estruktura eta honen neurgarritasuna aztertu eta egiaztatzea. Alderdi honen aldetik falta sumatu izan da orain arte; beraz, proposatutako helburu, hipotesi eta lortutako emaitzek aipatzeko ekarpena egin diote gaur eguneko eta etorkizuneko psikodidaktikaren zientzia esparruari: Lehen Hezkuntzako autokontzeptu multidimentsionala neurtzeko erreminta, Shavelsonen eta kolaboratzaileen (1976) eredu multidimentsional hierarkikoan oinarrituta zuhurtasunez neurtzen duen erreminta.Erreminta bat baliozkotzeaz gain, Lehen Hezkuntzako haurren autokontzeptu eta eskola inplikazioaren zer-nolakoak ezagutzeko baliogarria izan da ikerketa, baita hauen arteko harremana aztertu eta egiaztatzeko, baita bi aldagai hauek multidimentsionaltasuna Lehen Hezkuntzan ere horrela dela baieztatzeko. Honekin batera, autokontzeptua aldagarria dela ikusi izan da ere, kasu honetan Haur eta Gazte literatura erabili izan da eta honen eraginkortasuna frogatu; behintzat, autokontzeptuaren aldakortasunari buruz mintzatzean.