Attachment Video-feedback Intervention (AVI)adin txikokoen babesgabetasunrekiko arrisku-egoerei aurrea hartzeko eskuhartzea/attachment video-feedback intervention (avi): a program for the prevention
- EGUREN IKAZURIAGA, ANE
- Goretti Soroa Martínez Director
- Alexander Muela Aparicio Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 21 de novembro de 2022
Tipo: Tese
Resumo
Haur eta Nerabeen Babes-Sistemaren ardura da adingabeen babesgabetasunarekiko arrisku-egoerei modu goiztiarrean (0-5 urte) aurrea hartzea. Literaturari jarraiki, arlo honetako esku-hartze programa goiztiarrek ebidentzian oinarritutakoak beharko lukete izan eta, aldi berean, adingabeen atxikimendu ziurra landu beharko lukete, euren garapen sozio-emozional osasuntsua sustatzeko eta arrisku-egoerak murriztu eta aurrea hartzeko. Aldiz, estatu mailan, babesgabetasunarekiko arrisku-egoeran dauden haurrei eta euren familiei eskaintzen zaien arretan, oraindik ez dago atxikimenduan oinarritutako esku-hartze goiztiar egituratu eta sistematizaturik, are gutxiago, eraginkortasuna frogatua duenik.Guzti hau kontuan hartuta, doktoretza-tesi honek helburu bikoitza dauka: 1) AVI (Attachment Video-feedback Intervention) programa goiztiarraren bertsio espainiarra egokitu, EAEko Haur eta Nerabeen Babes-Sistemaren erakusgarri den Udal Gizarte Zerbitzuetan inplementatu eta haren bideragarritasun eta onargarritasunari buruzko ikerlan bat burutu; 2) AVI-ren bertsio espainiarra COVID-19 krisi garaian babes-faktoreak sustatzeko eraginkorra ote den aztertu.Doktoretza-tesi hau bi zati nagusitan banatu da. I) Zati teorikoan, adin txikikoei eskaintzen zaien arretaren eta babesaren gaineko definizio eta legedian kokatuta, haurrei emandako tratu txarrek haien atxikimenduan eta ondorengo garapen sozio-emozionalean izan dezakeen eragina aurkezten da. Gainera, ebidentzian oinarritutako esku-hartze programen berrikusketa egiten da eta AVI programaren erabileraren nondik norakoak aurkezten dira. II) Zati enpirikoan, bi ikerketa-helburuak betetzera bideratutako ikerlanak aurkezten dira. Alegia, AVI-ren bertsio espainiarraren esku-hartze prozedura azaltzeaz gain, bere bideragarritasunari eta egokitasunari dagozkion emaitzak izango dira erakusgai. Baita COVID-19 krisialdian zehar izandako inpaktuari buruzkoak ere.Lan honi amaiera emateko, doktoretza-tesiaren eztabaida eta ondorioetan sakontzen da. Laburbilduz, doktoretza-tesi honen bitartez frogatua geratu da ¿AVI esku-hartze goiztiarraren (0-5 urte) bertsio espainiarrak¿ babesgabetasunarekiko arrisku-egoerei aurrea hartzeko eraginkortasun maila. Honenbestez, Haur eta Nerabeen Babes-Sistemarentzat berrikuntza soziala eta ikerkuntza arloarentzat ekarpen esanguratsua izatea aurreikusten da.Hitz-gakoak: Haurren babesgabetasuna; AVI programa; Haur-Nerabeen Babes-Sistema; Prebentzioa; COVID-19