Ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako tokiko garapenaEuskal Autonomia Erkidegoaren kasu azterketa
- ARRILLAGA MARQUEZ, PABLO
- Enekoitz Etxezarreta Etxarri Director
- Aitor Bengoetxea Alkorta Director
Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 de decembro de 2021
- Xavier Itçaina Presidente/a
- Xabier Gainza Barrencua Secretaria
- Mari Jose Aranguren Vogal
Tipo: Tese
Resumo
Tokiko garapena eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa (ESS) azken hamarkadetan hazkunde nabaria izan duten esperientziak dira; eta beraz, esparru zientifiko-akademikoan geroz eta arreta handiagoa jartzen zaie. Bien arteko hurbilketa bat posible denaren ideiatik abiatuta, tesi honetan, ESSan oinarritutako tokiko garapen eredu baten inguruan ikertu izan da. Horretarako, bi corpus teorikoen mugapen kontzeptuala egin ostean, hauen oinarri teorikoetan, bateragarritasuna ahalbidetzen duten elementuetan, ezaugarri komunetan eta bien arteko bateraketa batek sor ditzakeen sinergietan arreta jarri da. Horrez gain, ESSan oinarritutako tokiko garapenerako eredu eraldatzaile baten proposamena egin da; dagoeneko erabiltzen hasia den kontzeptu bati ekarpena egiteko. Eta azkenik, hau guztia lurreratzeko, EAEn ESSan oinarritutako tokiko garapen ereduak ezartzeko aukera aztertu da. Horretarako, orain arte eman diren hurbilketak ikusi eta tokiko garapenerako eragile esanguratsuen (tokiko garapen agentziak) eta ESSko eragileen diskurtsoak aztertu dira.