¿La salud de quién estamos defendiendo?Desigualdades sociales y sanitarias en tiempo de pandemia
ISSN: 1134-7147
Année de publication: 2020
Número: 71
Pages: 119-130
Type: Article
D'autres publications dans: Zerbitzuan: Gizarte zerbitzuetarako aldizkaria = Revista de servicios sociales
Résumé
Lan hau COVID-19k eragindako gizarte- eta osasunkrisiari emandako erantzunei buruzko gogoeta kolektibo baten emaitza da, etika asistentzialarekin lotuta dauden gizarte- eta osasun-zerbitzuetako 22 profesionalek egina. Lanean, krisiak eragindako ondorioetako batzuk aztertzen dira: osasunzerbitzuetara sarbidea izateko orduan dauden desberdintasunak; pertsona-multzo jakin batzuek (gizarte- eta/edo osasun- hauskortasuneko egoeran adinekoak, desgaitasuna dutenak, bazterketaegoeran daudenak, babesgabetasun-arriskuan dauden adingabeak, indarkeriaren biktima diren emakumeak eta oso gizarte-egoera ahulean dauden beste batzuk) pairatu duten isolamenduaren ondoriozko kalteak; sufrimendu- eta marjinazioegoera berrien agerpena; eta isolamenduan hil direnek eta haien familiek bizitako egoera latza. Deliberazio etikoko esparruak ezartzea proposatzen da, eta, horien barruan, ekitate- eta inklusioirizpideetatik eta erkidego-harreman egokiak (Osasun Publikoaren Legea eta Osasunaren Mundu Erakundea) barne hartzen dituen osasun-kontzeptu batetik abiatuta, gizarte-politika bidezkoak eta eraginkorrak planteatzea herritar mota guztientzat.