Tamaina kuantikoko efektuak nanoegituren energian
ISSN: 0214-9001
Ano de publicación: 2005
Número: 19
Páxinas: 99-113
Tipo: Artigo
Outras publicacións en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumo
Orokorrean sistema baten tamaina nanometro mailaraino txikitzen badugu bere ezaugarriak guztiz aldatzen dira esperientzia makroskopikoarekin alderatuta. Nahiz eta naturaren legeak berdinak izan eskala guztietan, sistema makroskopikoetan efektu kuantikoen batez bestekoa nabaritzen dugu, hots, sistema erdibanatuz gero, ezaugarriak berdinak dira ; kuantikoki ez da aldaketa nabarmenik. Nanometro mailako sistemetan, sistemaren tamaina alda tzerakoan egitura kuantikoa ere aldatzen da propietateak erabat aldatuz. Artikulu honetan atomoetan, klusterretan, harietan eta xafletan agertzen diren tamaina kuantikoko efektuak aztertuko dira. Batez ere energiaz arituko gara, ezaugarri oso garrantzitsua baita geometria egonkorrenak aurkitzeko, hots sistemak aukeratuko dituen egiturak finkatzeko.