Luzera desberdineko ariketa fisikoko esku-hartzeen eragina ospitalizazio bat pairatu duten adinekoen funtzio fisiko, egoera nutrizional, bizi-kalitate, hauskortasun eta sarkopenian

  1. ECHEVERRIA GARAY, IÑAKI
Dirigida per:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Director
  2. Isabelle Bourdel Marchasson Director/a

Universitat de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 15 de de desembre de 2021

Tribunal:
  1. Ignacio Ara Royo President/a
  2. Ana Rodríguez Larrad Secretària
  3. Claire Roubaud Baudron Vocal
  4. David Jiménez Pavón Vocal
  5. Álvaro Casas Herrero Vocal

Tipus: Tesi

Teseo: 156803 DIALNET lock_openADDI editor

Resum

Tesi honek ausazko entsegu kliniko bat barne hartzen du. Helburu nagusia ariketa fisikoan oinarritutako osagai anitzeko ariketa fisikoko bi esku-hartze desberdinen (talde zein bakarkako saioen epeak iraupen desberdinekoak ziren) eraginkortasuna aztertzea da ospitalizazio bat pairatu duten hirugarren adineko pertsonetan. Lehenik horrelako esku hartze bat onartzeko edo ezeztatzeko arrazoiak aurkitzen saiatu ginen. Emaitzek agerian utzi zuten adin handia, nutrizio-egoera txarra eta etxerako irisgarritasun txikiagoa zirela parte-hartzea baztertzeko faktore prediktiboak. Ospitale-altari aplikatutako osagai anitzeko ariketa fisikoko bi esku-hartzeek 12 asteren ondoren funtzio fisiko eta nutrizio-egoeran onura nabarmenak ekarri, eta jarduera fisikoa handitu zuten, eta hurrengo 12 asteetan ondorio positiboei eutsi zieten. Ez zen talde-denbora elkarrekintzarik hauteman. Bestalde, sarkopenian eta hauskortasunean ere 3 hilabeteko esku-hartzearen ondoren ez zen talde-denbora elkarrekintzarik ikusi. Bi taldeek ordea hauskortasun indizea murriztu zuten. Sarkopenia egiaztatua zuten pazienteen ehunekoak bi taldeetan ere hobera egin zuen, baina ez zen eragin esanguratsurik izan. Azkenik ospitaleratu ondoko adineko pertsonetan miostatinaren eta follistatinaren eta hauskortasuna eta/edo sarkopenia arteko lotura alderatzea proposatu genuen. Emaitzek erakutsi zuten ibilera abiadura eta altxa, ibili, bira eta eseri probak hauskortasuna identifikatzeko biomarkatzaileak baino gaitasun handiagoa zutela. Miostatina izan zen berriz sarkopenia identifikatzeko gai zen biomarkatzaile bakarra. Arestian aipatutakoa kontutan hartuta, ondorioztatu dezakegu bi esku-hartzeak eraginkorrak direla hirugarren adineko pazienteentzako. (ez bete tarte hau baino gehiago)