Ikasleen parte harzea eskola demokratikoak eraikitzeko giltzarri. Irakasleen begirada berritu batetik abiatutako Antzuola Herri Eskolako hezkuntza proiektua

  1. BASASORO ZIGANDA, MAITANE
Dirixida por:
  1. Iñaki Karrera Juarros Director
  2. Maialen Sorkunde Garmendia Larrañaga Director

Universidade de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 de xaneiro de 2022

Tribunal:
  1. María Teresa Vizcarra Morales Presidenta
  2. Pilar Aristizabal Llorente Secretaria
  3. Iñaki Larrea Hermida Vogal
  4. Andoni Eizagirre Eizagirre Vogal
  5. Iratxe Aristegui Fradua Vogal

Tipo: Tese

Teseo: 156855 DIALNET lock_openADDI editor

Resumo

Eskola demokratiko eta justuak eraikitzeko bidean, ikasleen parte-hartzeaz hausnartzera garamatza doktoretza-tesi honek. Lege esparruak zein hezkuntza arloko eragileek ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa dela adierazten dute; hau praktikara eramateko garaian, ordea, hutsunea nabaria da eta hezkuntza-praktika 'parte-hartzaile' gisa izendatzen diren akzio sinbolikoetara mugatzen da. Arrakala hori gainditu eta balio demokratikoekin bat egiten duten hezkuntza eredu eraldatzaileei agerikotasuna emateko asmoz, ikerketa etnografiko honetan Antzuola Herri Eskolako kasua sakontasunean aztertu dugu. Alde batetik, talde eztabaiden bitartez, 28 belaunalditako Antzuolako ikasle-ohien ahotsak eta esperientziak jaso ditugu. Bestetik, bertan identifikatutako gakoetan sakondu eta hauek eskolako egunerokoan nola garatzen diren ulertzeko asmoz, dokumentazioaren, behaketa parte-hartzaileen eta irakasle eta irakasle-ohiekin egindako talde eztabaida baten analisia burutu dugu. Lan honen bitartez, ikasleen parte-hartze demokratikoa sustatzeko baliagarriak diren gakoak identifikatu ditugu. Hala, ondorioztatu dugu parte-hartze honek ikuspegi inklusiboa, komunitarioa eta kritikoa barne-hartu behar duela eta hau sustatzeko irakasleen begiradari berritu bat, curriculum parte-hartzaile bat eta beharren araberako antolaketa eredu malgu bat beharrezkoak direla.