Euskal lerrokatze linguistiko elektorala Hego Euskal Herrian
- GARMENDIA ITURRIA, HARITZ
- Eguzki Urteaga Olano Directeur/trice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 13 janvier 2022
- Xavier Itçaina President
- Aitzpea Leizaola Egaña Secrétaire
- Francisco Javier Arrieta Idiakez Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Hego Euskal Herriko hauteskunde autonomikoetan gertatzen den euskal lerrokatze linguistiko elektorala da lan honen ikerketa objektua. Alde horretatik, bi helburu ditu azterketa honek: bata, abertzale bozkatzen duten euskal hiztunek bere portaerari ematen dioten zentzua aztertzea; eta bestea, azterketa horretatik abiatuta soziologia modernoak ertzetako ikerketa objektuak aztertzeko (kasu honetan, estatu beregainik ez duen euskal nazioa) dituen mugen aurrean, proposamen teoriko eta epistemiko alternatiboa aurkeztea. Ildo horretatik, lan honetan ondorioztatu da euskal lerrokatze linguistiko elektorala bere osotasunean azaltzeko ezinbestekoa dela aztergai den fenómeno soziala euskal pentsamendutik aztertzea.