Ahots sintetiko pertsonalizatuakesperientzia baten deskribapena
- Hernáez Rioja, Inmaculada 1
- Navas Cordón, Eva 2
- Saratxaga Couceiro, Ibon 2
- Sanchez de la Fuente, Jon 2
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
- 2 University of the Basque Country (UPV/EHU)
ISSN: 0214-9001
Ano de publicación: 2021
Título do exemplar: Garapen Iraunkorra
Número: 1
Páxinas: 173-194
Tipo: Artigo
Outras publicacións en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumo
Ahotsa ezinbestekoa da giza komunikaziorako, eta haren galerak eragin handia du pertsonak gizartean integratzeko prozesuan. Testu-ahots bihurketak ahots sintetikoa eman diezaieke ahozko desgaitasuna duten pertsonei. Irtenbide arruntenek ahots estandarra izaten dute normalean, eta, horregatik, erabiltzaile batzuek zailtasunak dituzte beren burua ahots horrekin identifikatzeko. Horregatik, ahots sintetiko pertsonalizatuak sortu behar dira, eta ahozko desgaitasuna duten pertsonei ahots-katalogo bat eskaini behar zaie, beren beharretara egokitzen den ahots bat aukeratu ahal izan dezaten. ZureTTS proiektuaren helburua ahots pertsonalizatu horiek ematea da, bai gaztelaniaz, bai euskaraz. Ahotsa galduko duten pertsonek edo ahotsik ez dutenei ahotsa eman nahi dieten pertsona altruistek 100 esaldi grabatzen dituzte, AhoMyTTS web-atariaren bidez. Esaldi horiekin, egokitze-prozesu bat egiten da, grabaketako ahotsaren antzeko ahots sintetiko bat sortzeko. Erabiltzaileari sintesi-motor bat ematen zaio ahots pertsonalizatu horrekin batera, ahozko mezuak sortzea eskaintzen duten aplikazioetan erabiltzeko. Gainera, ahots-katalogo bat ere badago, grabaketarik egin ezin duen pertsona batek ahots horien artean gustukoena aukeratu dezan. 1.200 pertsonak baino gehiagok erabili dute sistema hori ahots pertsonalizatu bat lortzeko, eta haietatik 58 hautatu ditugu katalogoan sartzeko. Erabiltzaileei egindako inkestek erakusten dute gustura daudela ahots sintetikoaren hainbat alderdirekin: gehienen ustez, ahots sintetikoa jatorrizkoaren antzekoa da, atsegina eta argia, baina robotiko samarra. Lan honek garapen jasangarrirako 10. helburuari laguntzen dio, herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztuz. Era berean, garapen jasangarrirako 4. helburuari ere laguntzen dio, guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea errazten duten tresnak eskainiz.