Euskarazko oharmen-aditzen osagarrietako perpaus jokatugabeak
ISSN: 1130-5738
Any de publicació: 2007
Número: 63
Pàgines: 31-63
Tipus: Article
Altres publicacions en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resum
Felser-ek (1998) ingelesezko oharmen-aditzen osagarrietatik abiatuta, Aspektu Sintagman eta igoeran oinarritutako azterbidea proposatu zuen. Aurreragoko lan batean (Felser, 1999), proposamen hori zenbait hizkuntza germaniar eta erromantzetara zabaldu zuen. Artikulu honetan, saiatuko naiz erakusten Felser-en azterbideak azalpen egokia eskaintzen diela euskarazko oharmen-aditzen osagarrietan antzematen ditugun ezaugarriei. Bestalde, azterbide horrek agerian utziko du euskarazko oharmen-aditzen osagarrietan ageri den -t(z)en marka Aspektu Sintagmaren buru bezala aztertzearen beharra.