Isolamendu molekularrean oinarritutako gas faseko espektroskopiaren abantailak antrazenoan oinarritutako polimeroaren karakterizazioan
- Parra, M. 1
- Usabiaga, I. 1
- Insausti, A. 1
- Camiruaga, A. 1
- Veloso, A. 1
- Basterretxea, F. J. 1
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2021
Nummer: 41
Seiten: 243-252
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Molekulen propietate fisiko-kimikoen jatorria ezagutzea ezinbestekoa da material berrien garapenerako. Hala ere, teknika esperimental konbentzionalen mugak direla eta, aipatutako helburua betetzea ez da erraza. Erronka hau gainditzeko beharrezkoa den zehaztasuna egoera isolatutako ikasketetan eskuragarri dago. Kasu honetan, konduktantzia altua aurkezten duen antrazeno unitatez osatutako foldameroen familia berriaren propietate intrintsekoak aztertu dira egoera isolatutako RIDIRS (Resonant Ion Dip Infrared Spectroscopy) laser-espektroskopia eta espantsio supersonikoak erabiliz. Modu horretan, isolatutako molekulen berezko infragorri espektro esperimentala eta DFT (Density-functional theory) kalkuluen emaitzak konparatu dira antrazeno monomeroen arteko π-π elkarrekintzen nagusitasuna determinatu ahal izateko. Horren ondorioz, laser-espektroskopia gainerako karakterizazio-teknikentzako osagarri ezin hobea dela egiaztatu da.