Bularretik Mintzora egitasmoahaur literatura sistematizatzeko esperientzia bat

  1. Arnedo Gaztelurrutia, Maialen
Dirixida por:
  1. Idurre Alonso Amezua Director
  2. Alexander Barandiaran Arteaga Director

Universidade de defensa: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 26 de novembro de 2021

Tribunal:
  1. Rosa Miren Pagola Petrirena Presidente/a
  2. Amelia Barquín López Secretario/a
  3. Gidor Bilbao Telletxea Vogal

Tipo: Tese

Teseo: 698433 DIALNET

Resumo

Euskal Herriko ikastetxeetako errealitatea oinarri hartuta, agerikoa da egun euskal kulturaren transmisioak, eta zehazki, literaturarenak bizi duen etena. Izan ere, literaturaren irakaskuntza hizkuntza gaitasunak lantzera edota obra literarioen irakurketara mugatu da. Horrek agerian utzi du irakasleen prestakuntzaren beharra, eta gurean, zenbait elkartek behar horri erantzun nahian lanean dihardute. Horixe dugu Galtzagorri Elkartearen kasua, zeinak, besteren artean, Bularretik Mintzora egitasmoa jarri zuen martxan 2008an. Egitasmoak helburu nagusitzat izan du 0-8 urte bitarteko haurren gurasoei, hezitzaileei eta irakasleei haien garapenean laguntzeko haur literaturako baliabideak eskaintzea eta hala, haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea. Hamar urteko ibilbidean zabalkunde handia izan duen egitasmoa izanik, ezinbestekoa iruditzen zitzaigun halako praktikek izan ditzaketen indarguneak eta erronkak identifikatzea, horrek, besteak beste, etorkizunera begirako antzerako egitasmoak eraikitzeko aukerak zabal ditzakeelako ustea baitugu. Horixe izan da, beraz, ikerlan honen helburua. Aurrez aipaturiko ikastetxeetako errealitatea kontuan hartuta, gure ikerketa hezkuntza formalean kokatu dugu, zehazki, Eibarko San Andres eskola izan dugu aztergai; batetik, egitasmoak irakasleei eskainitako prestakuntza saioak jaso eta aztertu dira; eta bestetik, LHko 1. zikloko lau irakaslek formazio saioetan jasotako gakoak nola gelaratzen dituzten ikertzea izan da jomuga.