Gazteak euskararen eszenatokianerabileraren auzia

  1. Olatz Altuna Zumeta
  2. Jone Miren Hernández García
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Any de publicació: 2021

Títol de l'exemplar: Gazteak eta euskara

Número: 120

Pàgines: 29-45

Tipus: Article

Altres publicacions en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resum

Gazteak euskararen eszenatokian izeneko ikerketa-lanaren helburua gazteen euskara-erabilera zertan den ulertzeko gako batzuk azaleratzea izan da. Horretarako, lau herri aztertu dira: Zumaia, Gernika, Pasai Donibane eta Amorebieta-Etxano. Hizkuntza-errealitatearen azterketa hiru ardatzek gidatu dute, bai informazioa biltzean, bai datuak aztertzean eta ondorioak lantzean: ideologikoa (ideia, errepresentazio, diskurtsoen mundua), harremanei loturikoa (adinkideen erreferentzi taldeetako praktika) eta identitarioa (bizipenei loturikoa). Euskarak hiru dimentsio horietan duen presentzia/ausentzia aztertu nahi izan dugu. Zer diskurtso dute gazte horiek euskarari buruz? Zer pentsatzen dute beren esperientzia linguistikoaz? Zer iritzi dute euskalgintzari buruz edo hizkuntza-politikari buruz? Non dago euskara beren eguneroko praktiketan? Non da euskara haientzako erreferente diren esparruetan? Azkenik, zer lotura pertsonal dute euskararekin? Zer pisu du euskarak beren emozioetan, nork bere burua definitzeko eta agertzeko moduan?