Babesguneakeuskal hiztun gazteak aktibatzeko aukera
- Jone M. Hernández García
- Maialen Iñarra Arregi
- Jaime Altuna Ramírez
ISSN: 1130-8435
Any de publicació: 2021
Títol de l'exemplar: Gazteak eta euskara
Número: 120
Pàgines: 47-72
Tipus: Article
Altres publicacions en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Objectius de Desenvolupament Sostenible
Resum
Artikuluaren helburua “babesgunearen” nozioaz hausnartzea da. Kontzeptua D ereduko kirola izeneko proiektuaren (2016-2018) emaitza dugu, eta horren lanketak Euskara Kirolkide egitasmoari eman zion hasiera 2020an. Lerro hauek nozio horren garapen teorikoari eman nahi diete bide, behinbehineko izaera duten hainbat gogoeta plazaratuz. Artikuluan, nagusiki, hiru puntu landuko dira. Lehenik, babesgunearen kontzeptuari ikusten diogun aplikagarritasuna azalduko dugu. Horretarako, horren erabilerarako markoa ezarriko dugu aurrena, hau da, gure kasuan euskal hiztun gazteak eta, bereziki, euskal hiztun berriak. Ondoren, babesgunearen nozioaren genealogiaz arituko gara, kontzeptuak izandako garapenetik interesgarriak iruditzen zaizkigun ideiak azpimarratuz. Jarraian, kirol-arloan eta, bereziki, kirol-kluben esparruan babesgunearen kontzeptua garatzeko ikusten ditugun aukerez mintzatuko gara, D ereduko kirola egitasmoan izandako esperientzian oinarriturik. Testua borobiltzeko, eta ondorio gisa, egun babesgunearen nozioarekin lotuta antzematen ditugun zenbait erronka aipatuko ditugu