Lisofosfolipidoen eta Alzheimer gaixotasunaren arteko erlazioaetorkizuneko itu farmakologikoaren bila.

  1. Iván Manuel
  2. Marta Moreno Rodríguez
  3. Jonatan Martínez Gardeazabal
  4. Iker Bengoetxea de Tena
  5. Estibaliz González de San Román
  6. Laura Lombardero Iturrizaga
  7. Alberto Llorente Ovejero
  8. Rafael Rodríguez Puertas
Revue:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Année de publication: 2020

Número: 38

Pages: 55-71

Type: Article

DOI: 10.1387/EKAIA.21399 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccès ouvert editor

D'autres publications dans: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Résumé

Lipidoak funtzio energetikoaz eta egitura-funtzioez gain deskribatu diren beste funtzioei esker garrantzitsuak bilakatzen ari dira. Funtzio neurotransmisorea edota neuromoduladorea aurkeztu duten lipidoen artean, lisofosfolipidoak aurkitu ditzakegu. Lisofosfolipidoak lipido molekula txiki bioaktiboak, karbonodun kate bakarra eta buru polar bat edukitzeagatik bereizten direnak dira. Lisofosfolipidoen artean, azido lisofosfatidikoa eta esfingosina 1-fosfatoaren egitura eta sistemen funtzioak izan dira hobeto deskribatu direnak. Lisofosfolipidoak zelulaz kanpoko bitartekari aritzen dira berentzat espezifikoak diren G proteinei loturiko hartzaileak aktibatuz. Molekula horien seinaleztapenaren bidez zenbait prozesu neurokimiko modulatzen dira, adibidez, neuromodulazioa eta neuroinflamazioa. Gainera, ikasketarekin eta oroimenarekin erlazioa erakutsi dute. Horren haritik, orain arte ondoen deskribatutako lisofosfolipidoen sistemak, azido lisofosfatidikoa eta esfingosina l-fosfatoa, hain zuzen ere, asaldatuta daude Alzheimer gaixotasunean eta gaixotasun honetako zenbait animalia-eredutan. Aldaketa horien zentzua oraindik ez dago finkatuta, baina haien eragina beste neurotransmisio-sistemen edota bestelako funtzio biologikoen modulazioaren bidez gerta daitezke. Beraz, lipido hauek etorkizun handiko itu farmakologikoak izan daitezke Alzheimer gaixotasunean agertzen diren sintoma neuropatologikoak eta neuropsikiatrikoak arintzeko. Hortaz, merkatuan dauden lipidoen seinaleztapena itutzat duten eta beste neuroendekapenezko gaixotasunak tratatzeko erabilgarriak diren farmakoak baliagarriak izan litezke Alzheimer gaixotasuna tratatzeko, aukera emanez horrela Alzheimer gaixotasuna tratatzeko dagoen hutsune farmakologikoa betetzeko.