Luminiszentzia, baliabide aproposa ioien eta biomolekulen presentzia agerian jartzeko.

  1. Edurne Avellanal Zaballa
  2. Jorge Bañuelos
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Any de publicació: 2020

Número: 38

Pàgines: 215-230

Tipus: Article

DOI: 10.1387/EKAIA.21587 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccés obert editor

Altres publicacions en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resum

Biomolekulen eta ioien detekzio sentikorra eta eraginkorra premiazkoa da biomedikuntzan, ez soilik prozesu biokimikoak aztertzeko, baita gaixotasun mekanismoak ulertzeko eta sendagaiak bilatzeko ere. Eskuragarri dauden detekzio tekniken artean, luminiszentzia baliabiderik aproposenetariko bat da informazio kimiko hori lortzeko seinale analitiko gisa sentikortasun eta espezifikotasun ezin hobeak bermatzen baititu. Fluoreszentzia aldaketei jarraituz aztertu beharreko molekularen presentzia detektatzeaz gainera, beraren kantitatea ere kuantifika daiteke. Beraz, koloratzaileen kimika moldakorraz baliatuz, sentsore fluoreszenteak gara daitezke kromoforo bati aproposa den hartzaile espezifikoak lotuz. Lan honetan, holako sentsoreak diseinatzeko kontuan hartu behar diren irizpide orokorrak aipatzen dira. Azken hori agerian jartzeko, BODIPY koloratzailean oinarritutako bi sentsore fluoreszente deskribatzen dira, katioiak eta aminoazidoak detektatzeko gai direnak. Euren presentzia eta kantitatea aztertzeko fluoreszentzia ahalmena eta kolore aldaketa ikuskatzen dira, hurrenez hurren, biak begi bistaz erraz behatzen diren fenomenoak izanik.