Mikrouhinen bidezko beroketaren onurak koloratzailez dopaturiko material hibridoen sintesian

  1. Oliden Sanchez, Ainhoa
  2. Sola Llano, Rebeca
Revue:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Année de publication: 2020

Número: 37

Pages: 117-128

Type: Article

DOI: 10.1387/EKAIA.20858 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAccès ouvert editor

D'autres publications dans: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Résumé

Teknologiak jasan dituen aurrerapauso ikaragarriak direla eta, gero eta propietate konplexuagoak dituzten sistemak behar dira gaur egungo beharrak asetzeko, eta maiz, ezaugarri horiek nekez lor daitezke ohiko materialekin. Arazo honi aurre egiteko, ezaugarri berri eta hobetuak erakusten dituzten material hibridoek indar handia hartu dute. Honen harian, molekula organiko fotoaktiboak barne hartzen dituzten euskarri ez-organikoak interesgarriak dira, molekula organikoei zurruntasuna, babesa eta ordena eskaintzen dietelako, kromoforoen propietateak sendotuz. Lan honetan, berebiziko interesa duen eta infragorri hurbileko eremuan erradiazio elektromagnetikoa igortzen duen material baten garapena deskribatzen da, LDS 730 hemizianina MgAPO-5 material zeolitikoan kapsulatuz. Aplikazio teknologikoak gogoan izanda, propietate fotofisikoak eta estrukturalak aztertzeaz gain, sintesi prozesua ere ikertu da, materiala bi beroketa metodo desberdinen bidez lortuz. Horrela, ohiko labearen eta mikrouhin labearen bidezko sintesiak konparatu dira, azken honen abantailak goraipatuz.